Ortuzarrek Mallorcan defendatu du “fronte periferikoa” eratu beharra “babes-lana egin dezan Vox-ek Espainia nostalgikora bueltatzea saihesteko”

EBBren presidentea Felanitx-en izan da El Pi-Proposta per les Illes Balears alderdiak antolatutako mahai-inguruan, zeinetan Coalición Canaria alderdiak ere parte hartu baitu

Ortuzarrek Mallorcan defendatu du “fronte periferikoa” eratu beharra “babes-lana egin dezan Vox-ek Espainia nostalgikora bueltatzea saihesteko” 21Maiatza 21 |
EBB

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Birzentralizatze-danborren hotsak entzuten ari gara, Espainia nostalgikora bueltatu nahi gaituztenak. Vox-en proposamenak ikusten ari gara, Vox-ek PP baldintzatu ahal izango duela. Horren aurrean, guk, euskal herritarrok, kataluniarrek, Kanariar irletakoek eta Balear irletakoek ere, zuzenketa faktore izan behar dugu eta babes-lana egin behar dugu Vox-ek Espainia nostalgikora itzul ez gaitzan” hori izan da Andoni Ortuzarrek Felanitx-en ( Mallorca) zabaldu nahi izan duen mezua, non Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak EL Pi-proposta per les Illes Balears alderdiak antolatu duen mahai-inguruan parte hartu baitu Coalición Canaria-ren presidente Fernando Clavijorekin eta Pep Melià eta Xisca Mora, El Pi alderdiak Mallorcako Parlament-en eta Consell-en dituen ordezkariekin, hurrenez hurren.

Ortuzarrek uste du gaur egun politika egiteko bi modu daudela Espainiar estatuan; alde batetik, alderdi estatalisena, “beren buruen zerbitzura dauden makineriak”, “Moncloaraino nor iritsiko zain euren arteko liskarretan tematuta daudenak”; eta bestetik “gure herriaren interesak defendatzen ditugunona, gure komunitateen interesak , eta hika-mika politikoaren gainetik gure herrikideen interesak defendatzen ditugunona”. Gako horretan, jeltzaleen buruak defendatu du “Estatuaren periferia politiko eta territorialetik” “mugimendu sendoa sor dadila estatuko alderdiek eragiten duten birzentralizazioaren gero eta eragin kaltegarriari aurre egingo diona”. “Zentralismora itzultzeko mugimendu bat ematen ari da, Euskadi, Catalunya, Kanariar Irlek eta Balear irlek ere lortu genituen autogobernu esparru guztiak inbaditzeko joera bat ematen ari da. Lurralde kontzientzia berriro suspertzeko beharra ematen dela uste dugu, Espainia, benetan, Autonomien estatua izan dadila. Gaur, Estatuaren legeriaren bidez, gero eta arrisku handiagoa antzematen ari baikara birzentralizazioaren bidez 78ko Konstituzioak eta Autonomia Estatutuek aurreikusten ez duten Estatu batetara itzultzeko. Horregatik da hain garrantzitsua Balear Irlek ere proiektu honekin bat egitea. Madrilera eta Bruselara Balearrak defendatzera joango den mugimendu politikoa sortzeko baldintza guztiak ematen dira gaur egun. EAJren babesa, elkartasuna eta laguntza izango ditu bide horretan”, baieztatu du EBBren presidenteak . Ortuzarren iritziz, gaur egun ”inoizko Kongresurik pluralena eta atomizatuena dugu, Kataluniakoa edo Euskal Herrikoa bezalako nazioak ordezkatzen ditugun talde txikiek indarra dugu, eta indar hori erabili behar dugu estatu-politikak zehazteko eta baldintzatzeko”.

Atzo eta gaur, El Pi-Proposta per les Illes Balears alderdiak antolatutako bilera politikoan parte hartu du Ortuzarrek. EAJrekin batera El Pik eta Coalicion Canariak 2019ko Europako Hauteskundeetan CEUS osatu zuten, Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatu jeltzalea buru izan zuena eta Europako Parlamentuan eserleku bat lortu zuena Europa Solidarioaren aldeko Koalizioaren izenean. Joseba Aurrekoetxea EBBren Antolakuntza arduraduna ere izan da topaketa politiko honetan zeinak helburu nagusi izan duen Estatu espainiarrean elkarrekin bizi diren nazioen eta eskualdeen finantzaketaz eta erabakitzeko ahalmenaz eztabaidatzea. Tolo Gili El Pi-ren presidentearen hitzaldi batek amaiera eman dio gaurko jardunaldiari.

Interesatu Zaitez