Ortuzar Mallorcara bidaiatuko da El Pi-Proposta per les Illes Balears eta Coalición Canaria alderdiekin egingo den topaketara

EBBren presidentea ostiralean joango da Balear Irletako gizarte zibilarekin egingo den bilerara, eta larunbatean parte hartuko du Estatu eredua eta autonomien finantzaketa jorratzeko egingo den mahai inguruan
Ortuzar Mallorcara bidaiatuko da El Pi-Proposta per les Illes Balears eta Coalición Canaria alderdiekin egingo den topaketara
19
Maiatza
EBB
PARTEKATU
19 Maiatza | EBB

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzar bihar, ostirala, Mallorcara bidaiatuko da asteburuan zehar EL Pi-Proposta per les Illes Balears alderdiak antolatuta egingo den topaketa politikoan, non Coalición Canaria alderdiak ere parte hartuko baitu. EAJ-PNVk harreman estuak ditu aspalditik El Pi eta CC alderdiekin. Balear Irletako eta Kanariar Irletako alderdi hauek ere osatu zuten, EAJ-PNVrekin batera, 2019ko Europako hauteskundeetara aurkeztu zen CEUS koalizioa. Europa Solidarioaren aldeko Koalizio hartan Izaskun Bilbao Barandica jeltzalea aurkeztu zen eta eskerlekua lortu zuen Europako Parlamentuan. Ortuzar Mallorcara bidaiatuko da EBBren Antolakuntza burukide Joseba Aurrekoetxearekin. El Pi alderdiak antolatu duen bileraren helburua da finantzaketa eta erabakitzeko boterea jorratzea Espainiako Estatuaren barruan diren nazio eta erregioek etorkizunera begira dituzten erronka gisa.

Ostiralean, maiatzak 20, Ortuzar eta Aurrekoetxeak Balear Irletako gizarte zibileko elkarteekin egingo den topaketan parte hartuko dute non “Gobernu autonomikoan indartsua den eta Diputatuen Kongresuan ordezkaritza propioa duen alderdi nazionalista/erregionalista izatearen garrantzia” aztertuko den, El Pi alderdiak emaniko informazioen arabera. Ekitaldia 19:30ean hasiko da Illes Balears-eko Parlament-en eta parte hartzaileen artean ere izango da Fernando Clavijo, Canarietako presidente ohia eta Coalición Canariaren egungo presidentea.

Larunbatean, maiatzak 21, 10:30etik aurrera, Ortuzar eta Clavijok mahaia partekatuko dute Pep Melià eta Xisca Morarekin, Parlament-en eta Mallorcako Consell-en EL Pi alderdiaren bozeramailearekin egingo den solasaldian. Jardunaldiaren izenburua izango da ‘Autonomien finantzaketa hobea’ eta Felanitx-en egingo da. Topaketa politikoa amaitutzat emango da Tolo Gili El Pi alderdiaren presidentearen hitzekin.

 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ