‘Bai da baietz bakarra‘ legearen alde bozkatu du Euskal Taldeak

“Hau ez da prostituzioaz eztabaidatzeko legea, baizik eta erantzun legegile eta politiko bat emateko emakumeentzat beharrezkoa den justizia-eskaera sozial bati”, ziurtatu du Joseba Agirretxeak
18
Maiatza
Kongresua
PARTEKATU
18 Maiatza | Kongresua

Diputatuen Kongresuko Euskal taldeak bere asebetetzea azaldu du gaur `Bai da baietz bakarra´ legearen espirituari eusten lagundu duelako, Lege Proiektutik hirugarren lokatiboa kenduz, EAJ-PNVk bere zuzenketetan eskatu bezala.

Atzo eta parlamentuko hainbat talderekin Sexu Askatasuna Osorik Bermatzeko Lege Organikoaren proiektutik hirugarren lokatiboari buruzko Azken Laugarren Xedapena kentzeko transakzio-zuzenketa izenpetu ondoren, Euskal Taldeak baiezkoa eman dio Berdintasun Batzordean bozkatu den testuari.

Joseba Agirretxea Kongresuko Berdintasun Taldeko bozeramaile jeltzaleak aditzera eman duenez, Euskal Taldeak Ministroen Kontseiluan onartu bezain laster defendatu zuen hauxe ez zela “prostituzioaz eztabaidatzeko legea”. “Prostituzioa oso garrantzitsua eta konplexua da eta ezin da zigor neurri baten bidez zati batean soilik erabaki; sakontasunez jorratu behar da, eztabaida eta legeria propioaren bidez”, azpimarratu du.

“Emakumeek pairatzen duten indarkeriari, erasoei eta manada deritzen fenomenoei legearen aldetik eman beharreko erantzuna da gaur eztabaidatu dugun legean lehenetsi behar dena. Helburua da erantzun legegile eta politiko bat ematea emakumeentzat beharrezkoa den justizia-eskaera sozial bati”, baieztatu du Agirretxeak.

Horregatik eta Lege Proiektutik “horren gai sentibera eta garrantzitsuaren inguruan adostasunak eragozten dituzten elementuak” kentzea lortu ondoren, Euskal Taldeak Sexu Askatasuna Osorik Bermatzeko Lege Organikoaren Proiektuaren alde bozkatu du.

 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ