Europako Egunean Shumann adierazpenaren 72. urteurrena betetzen den honetan, Europako Parlamentuko EAJ-PNVko ordezkariak Batasunaren barruan azken aldian eman diren gertaeren birpasa egin du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du pandemiak eta Ukrainako inbasioak eragin dituen krisi bien ondoren “Europa indartsuagoa da gaur egun. Europa krisien bidez indartu da. Azken krisialdi haiei aurre egiteko neurriak hartu ditugu eta besteak beste Osasunaren Europa sortu da, Europa soziala indartu da, Next Generation funtsak eratu dira eta Errusiari zigorrak ezarri zaizkio. Halaber, defentsan aurrerapausoak eman dira, krisi hauek eman izan ez balira aurrera aterako ez genituzkeenak. Duela hamahiru urte honetaz hitz egiten genuenean esaten ziguten gai horiek estatuen ardura zirela. Azken hauteskunde kanpainan gogoan dut Batasuneko Presidenteorde eta kanpo ekintza arduradunak (Josep Borrell) esan zidala ez zegoela ados Batasunean aurrekontuen %2 defentsan inbertitzearekin. Gaur egun ez dago zalantzarik”.
Izaskun Bilbao Barandicak azpimarratu du Ukrainako inbasioarekin denok garela galtzaile, Errusia isunen ondorioengatik, Ukraina herri bat suntsitzen ari delako eta gerragatik eta munduko beste toki batzuetan, Afrikan besteak beste, ematen ari diren gatazka armatuengatik, inbasioak elikagaien krisi berriak ekar litzakeelako: “Honek erakusten du, esan du Euskal diputatuak, XXI. mendean ez dagoela globala ez den krisirik”.
Euskal diputatuak era berean nabarmendu du Putinen lehen hutsegitea izan dela Batasunaren gaitasuna gutxiestea nazioarteko legeriaren kontrako jarduerei erantzuteko orduan, eta azpimarratu du zigor berriak ezarriko direla gasa eta petrolioa inportatzeari ezarritako blokeoarekin eta seigarren zigor multzoan jasotako neurriekin batera, aurreko astean Europako Parlamentuaren Osokoak aztertu zituena. Hungariak azken zigor hauek ezartzeari planteatu dizkion zailtasun eta oztopoen aurrean esan du Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian babestu den beste neurrietako bat abian jarrai behar dela “guztien adostasunaren araua ezabatzea, halako neurri garrantzitsuak geldiaraziak izan ez daitezen herrialde bakar bat aurka dagoelako itunek egun ahalbidetzen dituen beto gurutzatuen ondorioz”.
Ordezkari jeltzaleak deitoratu du Batasunean ez dagoela politika bateraturik eskuin muturreko mugimenduen edo muturreko bestelako mugimenduen kontra egiteko. Bilbao Barandicak uste du erabakimenez desaktibatu behar direla eta egiarekin kontrastatu behar direla gezurretan eta irtenbide faltsuetan oinarritzen diren posizioak. Era berean berretsi du Europa eraikitzen jarraitu behar dela bere dimentsio soziala indartuz eta inplikazio, parte hartzea eta informazioa sustatuz “populismoek Europako Batasunik gabe hobeto egongo ginatekeela aldarrikatuz defendatzen duten argudioa faltsua dela erakusteko modurik onena delako”.
Amaitzeko, “Pegasus” sistemaren bidez egiaztatu diren legez kanpoko espioitzari buruzko informazioen aurrean Europak eman duen erantzuna edo Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren ondorioak aztertu ditu. Lehen gaiari dagokionez, Bilbao Barandicak balioetsi du Europako Parlamentuak, Kongresuak ez bezala, lantalde bat eratu duela gaia aztertzeko. “Ikertu egingo da egiara iristeko bere azken ondorioetaraino”.