“Amnesiaren aurrean, memoria; adanismoaren aurrean, errealitatea; kamuflajeren aurrean, egia eta benetakotasuna”, defendatu du Joseba Egibarrek

GBBko presidenteak Euskadiren eraikuntza nazional eta sozialerako PNV eredua aldarrikatu du
08
Maiatza
GBB
PARTEKATU
08 Maiatza | GBB

Aretxabaletako batzokiaren berrinaugurazioan, Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak Eusko Alderdi Jeltzalearen herri eredua izan du mintzagai. Ildo horretan, EAJren ideologia oinarrizko hiru zutabetan zedarritzea azpimarratu du: “Euskadiren existentzia eta erabakitzeko eskubidea, balio demokratikoetan sakonki sinestea, eta justizia sozialean oinarritutako ekintza politikoa”.

Oinarri horiekin, “PNVk 125 urte baino gehiago eman ditu gure herriaren eraikuntza nazionalean eta sozialean lanean”. Eta ibilbideak bermatzen dituela gaineratu du, “erabaki estrategiko nagusietan asmatu egin dugulako”.

“Nazio eraikuntza eta gizarte eraikuntza txanpon beraren bi aldeak direla” sinetsita, EAJren ereduak balioak eta eskubideak uztartzen dituela ziurtatu du Joseba Egibarrek. “Gure eredu ‘gu eta gurea, guztionaren’ aldeko apustua egiten du, ‘ni eta nirearen’ aurrean”. “Nolako eredua, halako nazioa, eta gurea nazio solidarioa delako”.

PNVren jarreraren ezaugarriei dagokionez, “eraikitzaileak, baikorrak, aurrerakoiak, elkarlanera irekiak eta abertzaleak gara, berdintasunaren alde, askatasunaren alde eta gizarte hobe baten alde lan egiten dugu”, nabarmendu du.

“Ideologia, balio eta jarrera horrekin, aurkezten zaizkigun arriskuak gidatzeko eta horiei aurre egiteko gai den proiektu bat eskaintzen dugu”, azpimarratu du; “hau da euskal eredua, 40 urte baino gehiagoz eraiki duguna, herritarrak kontutan hartuz”.

Puntu horretan, ezker abertzaleari eragiten dioten “amnesia eta adanismoa” aipatu ditu, kamuflatzera eramaten dutenak. “Amnesia dute, giza eskubideak ardatz bezala hartuta, iragana irakurtzeko eta etorkizuna eraikitzeko”, azaldu du. “Hor zulo beltz bat dute. Ez dute ezer gogoratzen, ez dakite non zeuden, zer egin zuten, zer esan zuten”, azpimarratu du. “Adanismoa, haien ustez, ez delako ezer ondo egin; beraiekin hasten da mundua”, azaldu du. “Irekitzeko begiak esan behar zaio eta aitortu egindakoa lankidetza-bideak ireki ahal izateko”, gaineratu du. “Kamuflaje politikoa beren iraganari aplikatzen dioten amnesiaren eta herrialde honetan azken lau hamarkadetan sozialki eta nazionalki eraikitakoa ez aitortzearen ondorioa da; ez baldin badute ezer gogoratzen eta ezer ez bada egin azken hamarkada guzti hauetan, erabakitzen dute kamuflatzea PNV eredua tuneatuz», ondorioztatu du.

“Amnesiaren aurrean, aplikatu behar zaie memoria eta giza eskubideak; adanismoaren aurrean, errealitatea eta berrogei urtetako  herrigintza; eta kamuflajeren aurrean, benetakotasuna eta egia”, azpimarratu du.

Joseba Egibarrek EAJk ezartzen dituen etorkizuneko helburu nagusiak zehaztuz amaitu du hitzaldia: “pertsonak zaintzea eta zerbitzu publiko sendoak eustea; garapen ekonomikoa, justizia soziala eta subiranotasun politikoa; autogobernu osoa subiranotasunaren ondorioz; euskara gure politikaren zeharkako ardatz gisa; eta nazio izaera zaindu eta landu”, amaitu du.

PNVk Aretxabaletako batzokia berrinauguratu du gaur, eta ekitaldian Xabier Otxoa Uri Buru Batzarreko presidentea eta Unai Elkoro alkatea izan dira, EAJko alderdikide eta alderdizaleekin batera.

 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ