“EAJ-PNV lanean ari da Euskadi burujabe bat lortzeko, garapen ekonomikoa eta justizia soziala oinarri hartuta” nabarmendu du Joseba Egibarrek

“Ezberdintasun sozial eta ekonomikoei aurre eginez herri gisa aurrera egiteko proiektu bat eskaintzen dugu; Euskadin norabide politiko, ekonomiko eta soziala gidatzeko eta markatzeko gai den proiektu bat”, gehitu du
07
Maiatza
GBB
PARTEKATU
07 Maiatza | GBB

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak esan du EAJ lanean ari dela “garapen ekonomikoaren eta justizia sozialaren oinarrietan eraikitako Euskadi burujabea lortzeko”. Bide beretik, Eusko Alderdi Jeltzaleak “Euskadiren norabide politiko, ekonomiko eta soziala gidatzeko eta markatzeko gai den proiektua” duela berretsi du eta “gizarte eta ekonomia desberdintasunei aurre eginez herri gisa aurrera egiteko proiektua dela”, gaineratu du.

Gaur egungo ziurgabetasun garai honetan, non Europak, oro har, pandemiaren eta Putinen gerraren ondorioei aurre egin behar dien, burukideak ohartarazi du dauden arriskuez jabetu behar dugula. “Labur bilduta, honako hauek dira dauden arriskuak: gizarte-desberdintasunak handitzea, era askotako arrakalak sortzea eta desorientazio politikoa”, zehaztu du.

Testuinguru horretan, ziur agertu da arrisku horiei aurre egiteko “PNVk proiektu argi eta garbia” aurkezten duela, “nortasun-ezaugarri, balio eta helburu jakin batzuekin”.

“Proiektu politiko abertzale batek berezkoa du herria osotasunean aitortzea eta herria osatzen duten pertsona guztientzat aukera berdintasuna ematea, inor baztertu gabe”, nabarmendu du Egibarrek. "Herri eta gizarte bezala gure etorkizuna ziurtatzeko funtsezko bi gai", gaineratu du.

Proiektu jeltzalearen ezaugarriei dagokienez, “gure herri nortasuna eta izaera defendatu eta indartzeko beharra” azpimarratu du. “Euskara da euskaldun egiten gaituena” nabarmendu du, eta beraz, gorde eta garatu egin behar dela, “bai ezagutzan eta, bereziki, erabilpenean” ondorioztatu du. Elkartasuna eta justizia soziala dira Egibarrek aipatu dituen PNVren ereduaren beste bi ezaugarri.

“Belaunaldi bakoitzak aurrekoaren beharra du eta datorren belaunaldi berriari zor gatzaizkio” gogorarazi ondoren, GBBko presidenteak azpimarratu du jeltzaleen eredua balioetan eta eskubideetan oinarritzen dela. Puntu honetan, herri balioen aldeko apustua egin du indibidualismoaren aurrean, “pertsona, gizartea eta nazioa indartu egiten bait dituzte”.

Eusko Alderdi Jeltzaleak ezartzen dituen etorkizuneko helburuen artean, lehenik eta behin, pertsonak daude eta “horien zaintza ardatz izan behar da” baieztatu du, eta horretarako, funtsezkoa dela “zerbitzu publiko sendoei eustea” gaineratu du GBBko presidenteak, “gure herria eta jendea aurrera ateratzeko” PNVk hiru oinarri proposatzen dituela azalduz: garapen ekonomikoa, justizia soziala eta subiranotasun politikoa. “Ekonomia indartsu, lehiakor eta berritzaile baten aldeko apustua egiten dugu, gure ongizate sistema ziurtatzeko eta gizarte aberastasuna sortzeko“, zehaztu du. “Erabakitzeko gaitasuna behar-beharrezkoa da, erabaki horien gaineko ardura hartu nahi baldin badugu”, horregatik, “PNVk bere helburuen artean autogobernu osoa subiranotasunaren ondorioz planteatzen du”, bukatu du.

Joseba Egibarrek hausnarketa horiek egin ditu Entzunez Eraiki dinamikaren barruan gaur Donostian antolatutako lan-saioan parte hartu ondoren. Egibarrek berak aipatu bazala, PNVren proiektua indartzeko bultzatutako entzute aktibo prozesua da Entzunez Eraiki.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ