'Kisko' eta Arancha Inchausty omendu ditu EAJ-PNVk Auritz-Burgueten

Francisco Dufur `Kisko´eta Arancha Inchausty omendu ditu gaur EAJ-PNVK, Pirinioko alderdikide historiko bi, Auritz- Burgueten egin den ospakizunean. Bertan izan dira EBBren presidente Andoni Ortuzar, NBBren presidente Unai Hualde, Mikel Gaztelu Geroa Baiko zinegotzia, Maria Solana eta Blanca Regulez foru parlamentariak eta Foru Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresarako Garapen kontseilari Mikel Irujo, besteak beste. Dufur eta Inchausty EAJ-PNVren militantziaren eredu dira eta izan dira Nafarroan, pertsona abertzale eta solidarioak, beren inguruko kulturaren eta folklorearen eta euskararen ekintzaile sutsuak. Alderdiaren Exekutibaren adeitasuna jaso dute gaur, bai eta herri karguena eta Pirinio inguruko alderdikideena ere, bizitza osoan egin duten lana eta esfortzua eskertu nahi izan dietelako
'Kisko' eta Arancha Inchausty omendu ditu EAJ-PNVk Auritz-Burgueten
07
Maiatza
NBB
PARTEKATU
07 Maiatza | NBB

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidenteak familia honek Alderdiari eskaini dion militantzia deskribatu du, bai eta Aurizko Uri Buru Batzarrean erakutsi duten inplikazioa eta Alderdi Egunetan egin duten lana ere: “Baloratu behar dugu Kiskok Auritz Burgueteko zinegotzi gisa egin zuen ekarpena, beti herrikideen bizimodua hobetzeko lana eginez. Nabarmendu beharrekoa ere bada biek herri honetako kulturan egin duten ekarpena. Garaizeko-asi elkartearen “bihotza” izan dira, inguruan galdutzat ematen ziren tradizioak berreskuratu dituzte eta euskararen ondarea berreskuratu dute Pirinioan”.

“Halako pertsonak behar ditugu. Alderdi Egunera Auriztik lapikoz betetako kamioian etortzen ziren alderdikideak. Denok ezagutzen ditugu haien zikiroak, ajoarrieroa egiteko kazolak, tripakiak… bikote ´todoterrenoa´ benetan”, gogoratu du Hualdek. 

Hualdek balioetsi nahi izan du udal esparruan egin duten lana eta Garaizeko-asi elkartearen bidez Auritzen bizitza kulturala aberasteko egin dutena. “Gure hizkuntza eta gure kultura zabaltzeko tresna izan da”. “Gaur egun, EAJ-PNVko alderdikideok asko eta asko zor diegu bakan batzuei, Kisko eta Arancha bezalako pertsonei”, gogoratu du.

EBBren presidente Andoni Ortuzarrek Inchausty familiaren konpromisoa nabarmendu nahi izan du, bai eta utzi diguten legatua ere, euskal erakundeei dohaintzan eman dizkioten agiriek osatzen dutena. Ildo beretik, jeltzaleen buruak gogora ekarri du Manuel Inchaustyren figura. Ortuzarrek azaldu du 1936an Manuel Uztaritzen instalatu zela amarekin, emaztearekin eta seme eta alabekin eta orduan “Guda Zibilaren biktimak hartzeko lanari ekin zion buru belarri”. Horretarako sortu zituen, hain zuzen, Jatsun bere kontura antolatu zituen umeen egonaldiak .‘Comité Catholique de Secours aux Basques” izenekoa egin zuen Mons. Mathieurekin, Mons. Champetier de Ribesekin eta Elizako zein bizitza zibileko beste hainbat ordezkarirekin. ‘Ligue Internationale des Amis des Basques’ taldea ere sortu zuen, gerra denboran laguntza handia eskainiz.

Arancharen aita AEBra joan zen 1939an, eta herri hartan ezarri zituen harremanen bidez eta Euskadik Nueva York hirian zuen Ordezkaritzaren laguntzarekin, Agirre Lehendakaria Amerikara bidaiatu ahal izan zen II Mundu Gerra hasita zegoela. Gerraostean Uztaritzera itzuli ondoren, Manuel Inchaustyk munduan sakabanatuta zeuden euskal elkargoen arteko harremanak finkatzeko lana egin zuen eta datu eta informazio interesgarriak eman zituen ezagutzera 1948an Baionan Euskal Gaien Kongresuan. Hiri honetako Euskal Museoan gela bat sortu zuen euskaldunek munduan zehar eginiko bidaien dokumentu grafikoak erakusteko. Halaber, familia honek agiri ugari eman dizkio dohaintzan Euskadiko Agiritegi Historikoari. 

Ondorio gisa, Ortuzarrek adierazi du Kiskok eta Aranchak “ezin hobeto gorpuzten dituztela EAJ-PNVren balioak, eta Nafarroan inork baino hobeto ordezkatzen dutela Alderdia. Gaur egun Pirinioak abertzaleagoak badira, Kisko eta Arancha bezalako pertsonei esker da. Denborarekin fruituak eman dituen hazi bat erein dute. Nafarroan esan dezakegu Nafarroa iraupen-lasterketa bat dela eta biek ordezkatzen dutela fruituak ematen dituen lan kultural eta sozial hori orde. Mila esker zuen militantziagatik eta zuen lanagatik”.

Ekitaldiaren amaieran, Unai Hualdek eta Andoni Ortuzarrek, NBBren eta EBBren presidenteek, Makila bana eman diete Kisko eta Aranchari.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ