Nazioz gaindiko zerrendak osatzea babestu du Izaskun Bilbaok eta ez ditu onartu “europarrak ere badiren” nazioak kanpoan utziko lituzketen mugak

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak nazioz gaindiko zerrendak osatzea babestu du, Europako hurrengo hauteskundeetan 27 diputatu Batasun osoko hiritarrek aukeratuak izan daitezen eta, era berean, Batzordeko presidentea izendatu dezaten. Aldi berean, uko egin dio “europarrak ere badiren nazioak euroganberatik kanpo uztea” ekarriko duten portzentajeak ezartzeari.
Nazioz gaindiko zerrendak osatzea babestu du Izaskun Bilbaok eta ez ditu onartu “europarrak ere badiren” nazioak kanpoan utziko lituzketen mugak
02
Maiatza
Europako Legebiltzarra
PARTEKATU
02 Maiatza | Europako Legebiltzarra

Proposamen honek Europaren zentralismoan sakontzen duela usten dutenen kritikei erantzunez, Izaskun Bilbao Barandicak argi eta garbi hitz egin du “zentralistak dira  gora begira gero eta Europa sendoagoa egiteari muzin egiten diotenak eta behera begira aniztasuna baztertzen dutenak”

Euroganberak berrikitan aztertu du estatu kideetan Europako Parlamenturako hauteskundeetako legeria harmonizatzeko txostena, eta oso bereziki nazioz gaindiko zerrenda osatzeko bidea jorratzeko, zeinaren bidez estatu guztietako hiritarrek 27 eurodiputatu osatu ahal izango duten, bai eta beren eraginkortasuna argi eta garbi erakutsi ere, Europako Batzordearen presidentea aukeratzeko orduan. Lehen proiektuak proposatzen zuen, gainera, eserlekuen banaketan hautagaitzek estatuko botoen %3,5 babesa jaso beharko zutela. Azkenean muga hori soilik aplikatuko da hirurogeitik gora diputatu aukeratzen dituzten herrialdeetan (Alemania, Frantzia eta Italia).

Izaskun Bilbao Barandicak bere etsipena erakutsi zuen aurreko legealdian proposamen hau aurrera ateratzerik ez zegoela ikusita, eta nazioz gaindiko zerrendak osatzea babestuko duela esan du “Batasuna behetik gora eraikitzeko borondateari gogor eusten dion alderdia ordezkatzeak ematen didan zilegitasunetik, Euskal Herriak ahotsa izan dezan, bai eta aitortza eta zeregina ere, Europako Batasunaren fundatzaile garen heinean. Fundatzaile izan ginen lehen momentutik agertu ginelako aniztasun osoa integratuz eraikitzearen alde. Horregatik ez ditugu portzentajeak onesten, europarrak ere badiren nazioak eta kulturak kanpoan uzteko arriskua dagoelako”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ