EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak laneratzeko enpresen aldi baterako kontratuetan dagoen segurtasun juridiko ezarekin amaitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Lan Batzordeak gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuen berariazko legeria aurten aldatzea eskatu du.
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak laneratzeko enpresen aldi baterako kontratuetan dagoen segurtasun juridiko ezarekin amaitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari IKUSI BIDEOA
21
Apirila
Senatua
PARTEKATU
21 Apirila | Senatua

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak Estatuko Gobernuari eskatzen dio behar diren aldaketak egin ditzala legeria espezifikoan 2022. urtea amaitu baino lehen, 44/2007 Legearen 2. artikuluan aurreikusitako gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen enplegua sustatzeko aldi baterako kontratazio-baldintzak eguneratzeko, kontratazio hori laneratzeko enpresek egiten dutenean. Nerea Ahedo senatariaren esanetan, “modu horretan gizarteratze-enpresetan eta, batez ere, baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonetan sortzen den segurtasun juridikorik ezaren egoera konpontzen da, batera daudelako indarrean enplegua sustatzeko aldi baterako kontratua ahalbidetzen duen lege bat eta berau babesten ez dituen lan-erreforma bat”.

Gaur Lan Batzordean transakzionatu den testuan agertzen denez –Talde guztien babesarekin, Ciudadanos izan ezik, abstenitu egin baita–, lege-aldaketa ez litzateke lan-erreformarako premiazko neurriei buruzko 32/2021 Legegintzako Errege Dekretuan emango, baizik eta Laneratzeko Enpresen Legean, zeina Talde Sozialistak konpromisoa hartu baitu 2022ko ekitaldia amaitu baino lehen egiteko. “Epe bat zehazteak segurtasun handiagoa ematen du, eta Taldeei gaiaren kontrola egiteko aukera ematen die, aldaketa egingo dela bermatzeko”. Ahedok “funtsezkotzat” jo du “segurtasun juridikorik eza desagertzea, norbaitek ez dezan interpretatu balio ez dionik, lan-erreformak bideraezina dela aitzakiatzat jarriz”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ