Euskal Taldeak erreklamatu du gasa zentralizatuta duten erkidegoek Azken Errekurtsoko Tarifan sartu ahal izatea

Jeltzaleek Legez Besteko Proposamena aurkeztu dute Kongresuan auzokideen erkidego hauek dituzten “desabantaila ekonomikoak” arintzeko. Kasu honetan gas hornikuntza merkatu askean kontratatu behar dute,non prezioa hirukoiztu baita
Euskal Taldeak erreklamatu du gasa zentralizatuta duten erkidegoek Azken Errekurtsoko Tarifan sartu ahal izatea
11
Apirila
Kongresua
PARTEKATU
11 Apirila | Kongresua

EAJ-PNVren Euskal Taldeak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du Diputatuen Kongresuan, gas zentralizatua duten erkidegoek Azken Errekurtsoko Tarifan sartu ahal izateko, merkatu askean kontratatu beharrik izan gabe, gaurko egoeraren ondorioz merkatu honetan gasaren prezioa hirukoiztu egin delako.

Ekimen hau erregistratu dute jeltzaleek erkidego hauek dituzten “desabantaila ekonomikoak” arintzeko, Estatuko gobernuak familien argindar eta gas faktura merkeago egiteko bultzatu duen neurri multzotik kanpo geratu direlako. Euskal Taldearen ekimenean jasotzen denez, Espainiako gobernuak gas tarifaren igoera arautua mugatu du %15era. Dena dela, Azken Errekurtsoko Tarifa honetan sar daitezke soilik 4 bar-eko presioa edo hortik beherakoa eta urtean orduko 50.000 kW kontratatuta duten kontsumitzaileek. Lege honek kanpoan uzten ditu gas zentralizatua duten jabeen erkidegoak eta kontsumo handiagoa dutenez, hornikuntzan merkatu askean kontratatu behar dute derrigorrez.

Horregatik, Euskal Taldeak exijitu du auzokideen erkidegoak ere Azken Errekurtsoko Tarifan sartu ahal izatea, etxebizitza bakoitzeko kontsumoa merkatu arautu honetarako ezarri den gehienezko kontsumotik behera badago.

Azkenik, Euskal Taldearen ekimenak gogoratzen du Espainiako Gobernuak Lege dekretu bat onartu zuela galdara kolektiboa duten erkidegoetan 2023ko maiatza baino lehen etxebizitza bakoitzerako kontagailu indibidualak instalatzea derrigortuz, eta kontagailu horiek ezartzea “sustatzea” eskatzen du “kontsumitzaileen parte hartze handiagoa sustatzeko eta eskuragarri dagoen informazioa erabili ahal izan dezatela, beren kontsumoan aurreztu ahal izateko”.

Legez besteko proposamena, Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Batzordean eztabaidatuko dena, ondorengo estekan kontsulta daiteke:

https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20430/proposicion-no-de-ley-relativa-a-la-imposibilidad-

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ