EBren araudian Argitasun Zuzentaraua jasotzea erreklamatu du EAJ-PNVk Estrasburgon

Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziak gaur egin duen osoko bilkuran Josune Gorospe Euskal Taldeko diputatu jeltzale eta CoFoEn Gorteen ordezkari denak deitoratu du, hala ere, subiranotasun gaien inguruan eman daitezkeen lurralde-gatazkak ebazteko araututako mekanismo hori ondorioen dokumentuan jaso ez izana
08
Apirila
Kongresua
PARTEKATU
08 Apirila | Kongresua

Josune Gorospe Kongresuko Euskal Taldeko diputatuak Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian parte hartu du berriro, Estrasburgon, Gorteen ordezkaritzako kide gisa. Diputatu jeltzaleak berriro eskatu du Europako Batasuneko araudian Argitasun Zuzentarau bat jasotzea, balizko lurralde-gatazkak konpontzeko mekanismo arautu bat ezartzeko, foro honetako ondorioen dokumentuan jaso ez dena.

Hitza hartzeko izan duen tartean, Gorospek gogorarazi du EAJ-PNVk beste indar politiko batzuekin batera Europako Argitasun Mekanismo Demokratikoa (DEMoC) bultzatu zuela, komunitate politikoen adierazpenari eta borondateari bide emateko tresna. Gainera, diputatu jeltzaleak nabarmendu du tresna hori printzipio demokratikoekin bat etorriz gauzatuko litzatekeela, bide politikotik eta elkarrizketaren bidetik, komunitate politiko horiek itunaren bidez, legearen bidetik eta bermeekin adieraz dezaten zein status izan behar duen bere estatuarekin, bai eta EBrekin ere.

Gorospek beste bitan izan du hitza hartzeko aukera gaur Estrasburgon egin den osoko bilkuran. Gorte Nagusiek Konferentzian duten ordezkariak Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirolari buruzko lantaldeko 27 estatuetako parlamentuen bozeramaile gisa jardun du foro horren proposamenak azaltzeko, eta, horien artean, eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzak babestu eta sustatzeko beharra nabarmendu du, Hizkuntza Gutxituen edo Eskualdeetako Hizkuntzen Europako Gutunean jasotakoaren bidetik. Europako Demokraziari buruzko eztabaidan ere parte hartu du, eta pozik agertu da dokumentuan subsidiariotasun-printzipioa eskumen legegileak dituzten EBko parlamentuetan zabaltzearen ondorioak sartu direlako, zerrenda transnazionalak sartu direlako eta “Spitzenkandidaten” figura berreskuratu delako.

 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ