Migratzaileen harrera-eskaerak arretaz izapidetzeko baliabideak jar ditzala eskatu dio Almudena Otaolak Barne Ministerioari

Komisaldegietan atzerapenak izaten ari direla ohartarazi du, eta Ukrainatik zein beste jatorri batzuetatik datozenei ere arreta eskaintzea eskatu du.
Migratzaileen harrera-eskaerak arretaz izapidetzeko baliabideak jar ditzala eskatu dio Almudena Otaolak Barne Ministerioari IKUSI BIDEOA
05
Apirila
Senatua
PARTEKATU
05 Apirila | Senatua

EAJ-PNVko Almudena Otaola senatariak Barne ministroari eskatu dio “beharrezko bitartekoak eta baliabideak” jar ditzala migratzaile guztien harrera-eskaerei azkar eta berme guztiekin erantzun ahal izateko. Gaurko kontrol saioan, Otaolak ohartarazi du Ukrainatik joandako pertsonen eraginez atzerapenak ematen ari direla; izan ere, azaldu duenez, gaur egun, Polizia Nazionalak Gasteizen duen komisarian apirilaren 26tik aurrera ari dira hitzorduak ematen; Bilbon, maiatzaren 10etik aurrera; eta Donostian, berriz, ez dute hitzordurik ematen.

“Hau Ukrainatik datozen pertsonentzat", zehaztu du Otaolak, martxotik gatazka belikoak eragindako pertsonen aldi baterako babesa banaka aitortzeko arau osagarriak arautzen dituen Agindua gogoratuz. “Beste leku batzuetatik datozenei ez zaie inolako hitzordurik ematen, ez oraingoz, ez epe ertainean”, jakinarazi du. “Nola daude Afganistango emakumeen izapideak? Zer gertatzen da Kanarietan, Ceutan, zain dauden pertsonen baimenekin? Marokotik datozen pertsonen baimenei dagokienez, beste tratamendu mota bat planteatzen ari al zarete?”, galdetu du, eta, aldi berean, Ukrainatik eta munduko beste eremu batzuetatik etorritako pertsonen eskaerei erantzuteko beharra aldarrikatu du, horiek ere gerratik, gosetetik, gatazketatik eta beren biziraupenerako arriskuetatik ihesi doazelako.

EAJko ordezkariak Fernando Grande-Marlaskari ohartarazi dio “paperak guztiari eusten diola, baina errealitatea oso bestelakoa da”. Halaber, arretan arazoak ematen ari direla gaineratu du, hizkuntza eta dokumentazioaren itzulpenari dagokienez, eta izapidetzean izandako gorabeheren ondorioz, eskatzaileak hainbat alditan joan behar direla. "Pertsonak ezin dira babesik gabe utzi, abandonatuta", deitoratu du. Aitzitik, Otaolak baloratu egin du Euskadin martxoaren 31n onartu zela Ukrainaren inbasioaren ondorioz lekualdatutako pertsonak hartzeko bigarren Kontingentzia Plana; plan horrek hasierako harrera- eta orientazio-zerbitzua jasotzen du, hain zuzen ere, behar duten dokumentazioa izapidetzean haiei laguntzeko, haiei prestakuntza emateko eta aholkuak emateko. “Ahalmenik ez baduzue, eskumen horren eskualdatzea programatu dezakegu, eta Euskadin kudeatu ahal izango dugu eragindako pertsonen aldi baterako babesa, eta bizileku- eta lan-baimenak”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ