Brexitari buruzko arrantza akordioan leialtasuna eskatu du Izaskun Bilbaok eta trantsizio prozesuaren ondoren murrizketa gehiago ez egitea erreklamatu du

Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak Brexitaren ondoren Erresuma Batuarekin arrantza akordioa leialtasunez betetzea eskatu du, eta 2026an amaituko den trantsizio garaia amaitutakoan kuotak gehiago ez murriztea espero du
Brexitari buruzko arrantza akordioan leialtasuna eskatu du Izaskun Bilbaok eta trantsizio prozesuaren ondoren murrizketa gehiago ez egitea erreklamatu du
05
Apirila
Europako Legebiltzarra
PARTEKATU
05 Apirila | Europako Legebiltzarra

Bilbaok gogora ekarri du Atlantiko itsasoko urek ekosistema koherentea osatzen dutela eta baliabideak egokiro kudeatu ahal izango direla soilik datu zientifiko onak badira espezie guztien arrantza aldirako epe luzeko kudeaketa planen oinarri.

Europako parlamentuak gaur arratsaldean eztabaidatu duen txostenean aztertzen dira Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko arrantza akordioaren emaitzak Brexitaz geroztik. Akordioa izenpetu zenetik igaro den aldi honetan agerian geratu dira parteen interpretazio ezberdinak ,2026an amaituko den trantsizio prozesua amaitutakoan ere zailtasun berriak izango direla aurreikusarazten dutenak. Era berean gogoratzen ditu Iparraldeko itsasoko, Irlandako itsasoko eta Atlantikoko baliabideen ustiapenean sortu diren askotariko interesak, tartean ez baitira soilik kontuan hartu behar Britainiako edo Batasuneko uretara kanalaren alde bietako itsasontziak sartzea, ezta biak merkatura sartzea ere. Erresuma Batua Batasunetik atera izanak hirugarren herrialde batzuekin zeuden alde biko harremanak ere eraldatu baititu eta bestelako ondorio kaltegarriak izan baititu, hasiera batean aurreikusi ez zirenak. Eztabaidan nabarmendu nahi izan da ezinbestekoa dela leialtasuna nagusi izatea interesatu guztien arteko harremanetan, errekurtsoen iraunkortasuna ez kaltetzeko.

Izaskun Bilbao Barandicak eztabaidan gogoratu duenez “ezin da auzitan jarri zalantzan jarri ezin den egia biologikoa: Atlantikoko urek ekosistema koherentea osatzen dute. Ur hauetako errekurtsoak iraunkor izateko helburuarekin kudeatu behar dira, akordioaren bidez,herrialde guztiak urbazterreko bihurtzen duten konfiantza-harremanen bidez eta stock-en egoerari buruzko datu zientifikoek ahalbidetzen eta derrigortzen duten zorroztasunarekin”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ