Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek inbertsio-plan bat jarriko dute martxan, datozen urteetako apustu estrategiko handiak martxan jartzeko. Plana gaur arratsaldean aurkeztu dute Lehendakaritzan, hiru diputatu nagusiek eta lehendakariak batera egindako agerraldian. Planak baliabide propioak aktibatzea ekarriko du, 530 milioi euro inguru, Euskadi Next-en sartutako ekimenak eta proiektuak bultzatzeko.
Lehendakariak azaldu duenez, ekonomia suspertzeko "neurri gehigarri" bat da, eta Eusko Jaurlaritzari eta foru-aldundiei dagozkien proiektu bultzatzaileak bultzatzea du helburu. Horregatik, erakunde arteko akordio bat formalizatuko da Lurralde Historikoen Legearen esparruan, eta horrek, aldez aurretik, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren nahitaezko txostena behar du, ostiral honetan bertan bilduko dena ezohiko izaerarekin.
Gaur aurkeztutako planetik Iñigo Urkulluk nabarmendu du eraldatzailea dela, espezializazio adimendunaren estrategiarekin bat datorrela, erakundeen arteko lankidetzatik eta lankidetza publiko-pribatutik sortu dela.
Plana
Euskadiko Inbertsio Estrategikoen 2022-2024 Planak inbertsioaren aldeko apustuan sakontzen du, susperraldi eta euskal ekonomia eraldaketarako palanka gisa, eta aurten bertan 530 milioi euro inguruko baliabide propioekin aktibatzea dakar, honako gai hauetan:
Iturria: Irekia