EAJ-PNVk salatu du Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharari buruz emandako birak “ezerezean” uzten dituela Migrazio Lantaldearen erabakiak

Maribel Vaqueroren iritziz, migrazio-politika egituraz landu behar da, administrazio publikoen arteko elkartasunetik eta erantzukidetasunetik.
EAJ-PNVk salatu du Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharari buruz emandako birak “ezerezean” uzten dituela Migrazio Lantaldearen erabakiak IKUSI BIDEOA
23
Martxoa
Senatua
PARTEKATU
23 Martxoa | Senatua

EAJ-PNVk salatu du Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Sahararen inguruan emandako birak “ezerezean” uzten dituela Senatuko Migrazio Ponentzian jasotako akordioak. Maribel Vaquero senatariak adierazi duenez, “Marokori mugak kontrolatzearen truke egindako ordainketa da; ponentziaren edukiaren aurkako jarrera da, printzipio humanitarioetatik abiatzea proposatzen zuena eta ez soilik mugak kontrolatzeko ikuspegiarekin”.

Migrazioei buruzko estatu-itun bat bultzatzeko mozio baten eztabaidan, Vaquerok azpimarratu du Kanpo Gaietarako ministroak irakurketa “partziala” egiten duela Gobernuak Nazio Batuen akordioak betetzen omen dituela esaten duenean; izan ere, alde batera uzten du akordioak Mendebaldeko Saharako herriaren erabaki askea aurreikusi behar duela dioen 2602 Ebazpena. "Saharar herria diktadura baten esku uzten du, NBEren ebazpenak bete gabe", salatu du senatari jeltzaleak.

Euskal Taldeak Ezker Konfederalak aurkeztutako mozioari babesa eman dio, bakarrik dauden haur eta nerabe migratzaileen banaketa solidarioa ere jasotzen duen ekimenari. "Beti defendatu izan dugu migrazio-politika solidarioa eta erantzukidea; lurralde batek, sarbide izateagatik, ezin du migrazio-fluxuen kudeaketa esklusiboki bere gain hartu. Berriro diogu konpromiso partekatuko ariketa izan behar duela”, adierazi du Vaquerok, Eusko Jaurlaritzaren Share proposamena aldarrikatuz. “Hau esan eta egin egiten dugu, adibidez, EAEko erakundeek Ceuta eta Kanariar Uharteekin egindako hitzarmenen bitartez”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ