Andoni Ortuzar eta Mireia Zarate Madrilgo Erakundearen Buru Batzarraren aurkezpenean

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea eta idazkaria Estatuko hiriburura bidaiatu dira gaur arratsaldean, EAJ-PNVren Madrilgo erakundea berriz ere martxan jartzeko, pandemiaren eraginez eman den geldialdiari amaiera emanez
Andoni Ortuzar eta Mireia Zarate Madrilgo Erakundearen Buru Batzarraren aurkezpenean
17
Martxoa
EBB
PARTEKATU
17 Martxoa | EBB

Oharra: Bileraren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian. 

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzar eta Aberri Kontseilu horren idazkari Mireia Zarate Estatuko hiriburura joan dira gaur arratsaldean Euzkadiz kanpoko Madrilgo Erakundearen Buru Batzarra berritzeko prozesuaren amaieraren lekuko izateko. Prozesu hau 2021eko maiatzean hasi zen Josu Azkorra presidente aukeratzean, baina aukeraketa ezin izan da orain arte formalizatu pandemiak eragin dituen murrizketen ondorioz. Ortuzarrek eta Zaratek lan-bilera egin dute Juntako kideekin, Euskal Taldeak Diputatuen Kongresuan dituen bulegoetan. Eta, bileraren ostean, afaria partekatu dute alderdikide eta alderdizaleekin Madrilgo Euskal Etxean.

Pandemiak baldintzatu dituen urte hauen bien buruan, Madrilgo Erakundeak aldi berri honi heldu nahi dio ilusioz beteta: “Euzkadiz kanpoko erakundearen jardueran ez ezik bestelako aktibitatean ezarri zaigun derrigorrezko geldialdia amaitzean, gaurko topaketa hau da normaltasuna berreskuratzeko bultzada, berriro ere gure aktibitateari ekiteko”, adierazi dute Buru Batzarretik. Azkorrarekin batera, Buru Batzarra osatuko dute Ibone Zimarrok,Lander Ibarrak, Javier Arkochak, Ander Arostegik, Luis Mari Egusquizak, Carlos García-Egocheagak, Ana Lauzirikak, Janire Olagibelek, Guillermo Pérezek eta Ekaitz López de Amurriok. “Lan honi helduko diogu osagai emozional handi batekin. Madrilen bizi diren jeltzaleak batu nahi ditugu, elkartzeko espazioak eta arrazoiak bilatuz, bai eta Euskadiri eta EAJ-PNVri buruz hitz egiteko ere”. Euzkadiz kanpoko Madrilgo Erakundearen helburu nagusiena da “pandemiaren ondoren normaltasuna berreskuratzea eta antolatzen ditugun ekitaldietara alderdikide eta alderdizale gehiago erakartzea”, esan dute Buru Batzarreko kideek.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ