Estefanía Beltrán de Herediaren iritziz, “arriskutsua” da gizartearen haserrea sorraraztea etekin politikoa lortzeko

Bozeramaile jeltzaleak ohartarazi du Espainian gero eta polarizazio politiko eta sozial handiagoa dagoela, eta PSOEri eta PPri erantzukizun-ariketa egiteko eskatu die.
Estefanía Beltrán de Herediaren iritziz, “arriskutsua” da gizartearen haserrea sorraraztea etekin politikoa lortzeko IKUSI BIDEOA
16
Otsaila
Senatua
PARTEKATU
16 Otsaila | Senatua

EAJ-PNV Taldeko bozeramaile den Estefanía Beltrán de Herediaren iritziz “arriskutsua da kolektibo eta pertsona-taldeei haserrea helarazteko estrategia politikoa egitea, erantzun erreakzionarioak bilatu eta etekin politikoa lortzeko helburu bakarrarekin”. Instituzioen ohiko funtzionamendua urratzen duten jarduerak gaitzesteko mozio baten eztabaidan, Beltrán de Herediak konfrontazio politikoa defendatu du baldintza “legitimo, beharrezko eta aberasgarri gisa, betiere bestearen ideiekiko errespetutik eta tolerantziatik egiten bada”.

Sozialisten ekimena abeltzaintza ustez babesten zuten manifestariek Lorcako Udaletxera indarrez sartu zirela-eta aurkeztu da, horregatik, Voxek sektorearen alde egiten aurkeztu duen zuzenketak “guztiz gaitzesgarriak diren portaerak babesten ditu”, Beltran de Herediaren ustez. "Gainditu beharreko etsaiaren politikak ziurgabetasunean eta herritarren arretarik ezaren eta utzikeriaren sentimenduan aurkitzen du mezu sinplistak, etsaitasuna, liskarra eta gizarte-erradikalizazioa ereiteko eremua".

Beltran de Herediak ohartarazi du Espainian gero eta polarizazio politiko eta sozial handiagoa dagoela, Europako altuenetakoa hainbat azterlanen arabera, eta horrek akordioetatik urruntzen du. “Muturreko jarrerak dira, demokraziaren funtsezko printzipioak arriskuan jartzen dituztenak, eta erakundeen blokeoa eragin dezaketenak, erakundeekiko mesfidantza eta herritarrek politikarekiko duten desafekzio handiagoa sortuz. Ekosistema perfektua da autoritarismo politikoarentzat”, ohartarazi du. EAJ-PNVko senatariak ondorioztatu duenez, Gaztela eta Leongo ultraeskuinaren hazkundeak “alarma guztiak piztu behar ditu PSOE eta PPrengan, eta demokraziaren defentsan eta herritarren eskubideak eta askatasunak murriztea helburu duten muturreko jarrerei aurre egiteko erantzukizun-ariketa egitera behartu behar ditu”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ