Ortuzarrek eta Anduezak egiaztatu dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk euskal erakundeetan indarrean duten itunaren eraginkortasuna eta sendotasuna

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea lehen aldiz batzartu da gaur PSE-EEren idazkari nagusi berriarekin, konfiantza eta lankidetza giroan ordu bete eta laurden bat iraun duen topaketan
Ortuzarrek eta Anduezak egiaztatu dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk euskal erakundeetan indarrean duten itunaren eraginkortasuna eta sendotasuna
22
Abendua
2021
EBB
PARTEKATU
22 Abendua 2021 | EBB

OHARRA: Bileraren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek lehen aldiz batzartu da gaur Sabin Etxean Eneko Anduezarekin, berrikitan Euskadiko Alderdi Sozialista-Euzkadiko Ezkerraren idazkari nagusi izendatua izan denarekin. Topaketa, ordu bete eta laurden bat luzatu dena, konfiantza eta lankidetza giroan egin da eta agintari biei balio izan die EAJ-PNVk eta PSE-EEk gaur egun Euskadiko hainbat erakundetan indarrean duten itunaren eraginkortasuna eta sendotasuna egiaztatzeko, bai eta denboran iraunarazteko borondatea adierazteko ere. Elkarlan hau ematen da gaur egun, Eusko Jaurlaritzan,hainbat udaletan eta EAEko hiru Foru Aldundietan.Bilera berean, jeltzaleen ordezkaritzaren barruan, bertan izan dira EBBren idazkari andre Mireia Zarate, Arlo Instituzionaleko burukide arduradun Koldo Mediavilla eta Antolakuntza arloko arduradun Joseba Aurrekoetxea. Sozialisten aldetik, Anduezarekin batera izan dira Miguel Ángel Morales Euskadiko Batzorde Exekutiboko antolakuntzako idazkaria eta Teresa Laespada, PSE-EEren Enplegu eta Gizarte Politiken idazkaria.

Ortuzarrek eta Anduezak balorazio positiboa egin dute EAJ-PSEren arteko itunaren gaur egungo egoeraz zein itun honek Euskadirentzat , herrialdeentzat eta herritarrentzat eragin duen inpaktu positiboaz, pertsonen bizimodua hobetzeko politikak eta jarduerak garatu eta abian jarri direlako. Akordio honek, egiaztatu dute agintariek, egonkortasuna ekarri diete euskal erakundeei, Covid-19aren pandemiak Euskadiko jarduera sozial eta ekonomikoaren arlo guztietarako ekarri dituen ondorio larriengatik bizi dugun egoera delikatuan . EAJ-PNV eta PSE-EE alderdi bietako agintari gorenek era berean adostu dute politika egokiak sustatzen eta abian jartzen jarraitu beharra dagoela Euskadiri, bere erakundeei eta hiritargo osoari gaur egun planteatzen zaizkien erronka handiei berme osoz eta indarrarekin aurre egin ahal izateko, mundu osoan bizi dugun egoera konplexu eta aldakor honetan.

Halaber, Ortuzarrek eta Anduezak baieztatu dute beren borondatea dela Idoia Mendia Euskadiko sozialisten idazkari nagusia zelarik alderdi biek izan duten harreman on eta emankorrarekin jarraitzea. Biek adierazi dute garai hartan koalizioak oso ondo funtzionatu zuela eta baieztatu dute beren asmoa dela harreman hau denboran iraunaraztea.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ