Gorospek Dariasi aurpegiratu dio antigenoen eskasia: “Berandu zabiltza, eta besteen atzetik”

Kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak Osasun Ministroari eskatu dio “pilak jartzea” eta baimenak arinago ematea, produkzio sektoreak zuzkidurarik eza kopon dezan

Gorospek Dariasi aurpegiratu dio antigenoen eskasia: “Berandu zabiltza, eta besteen atzetik” 22Abendua 22 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Pilak jarri behar dituzu, ez baita onargarria, gaur egun daukagunarekin eta hurrengo asteotan izango dugunarekin, farmaziek arazoak izatea antigenoez hornitzeko. Eta, batez ere, osasun publikoa babesteko; lehentasun absolutua baita”. Hori da Josune Gorospe diputatu jeltzaleak Carolina Darias Ministro andreari kontrol bilkuran helarazi dion analisia.

COVID-19aren seigarren olatuan antigeno-test bat eskuratzeko edo eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekengatik prezio altuagoan egiteko zailtasunak daudela egiaztatu ondoren, Gorospek Osasun ministroari aurpegiratu dio atzetik ibiltzea eta ezer ez egitea test horien zuzkidurarik eza konpontzeko. Izan ere, Gorospek gogorarazi duenez, badira zazpi hilabete Euskal Taldeak horrelako testetarako prozedura bizkorra eskatzen duela, bai esparru profesionalean, baina ez autodiagnostikorako.

Diputatu jeltzaleak azpimarratu du beharrezkoa dela pandemiaren egungo egoeran aurrea hartu ahal izatea, dinamismoa eskatzen baitu, eta gogorarazi du badagoela zero kilometroko ekoizpen-sektorea, egoera hori konpon dezakeena. Are gehiago, Gorospek Osoko Bilkuraren aurrean adierazi duenez, Euskal Taldeak kontrol-galdera hori erregistratu eta ordu batzuetara, Ministerioa eta haren mendeko erakundeak sektoreko enpresekin harremanetan jartzen hasi ziren.

Barkaezina da pandemia hasi eta ia bi urtera egoera honetan egotea. Izan ere, maskarekin gertatu zena ez zen berriro gertatu behar, salatu du. Zure eskuetan dago. Hobe berandu inoiz baino, esan du Gorospek.

Interesatu Zaitez