PSOEk ile-apaindegien BEZa beheratzeari ezarri dion betoaren kontra agertu da EAJ-PNV: “Logikoena da gaia politikoki aztertzea”

Kongresuan eskaini duen prentsaurrekoan, Aitor Estebanek ohartarazi duenez Euskal Taldearentzat “funtsezkoa da” egingo den lan erreforman EAEko hitzarmen autonomikoak lehenestea
21 Abendua 2021 | Kongresua

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak, gaur adierazi du EAJ-PNV prest legokeela Estatuko Aurrekontu Orokorretan ile-apaindegien BEZaren murrizketa aztertzeko, Kontuak Senatutik igaroko direla aprobetxatuta.

Kongresuan eskaini den prentsaurrekoan bozeramaile jeltzaleak esandakoarekin ados, EAJ-PNVk ez du ontzat eman Gobernu honek zuzenketari ezarri dion betoa, hasiera batean altxatu ahal izan dena Senatuko mahaiko ordezkari jeltzaleak emaniko botoari esker. Dena dela, itxura denez, Goiko Ganberako presidente sozialistak atzera egingo du atzoko erabakia. “Nolabaiteko burugogorkeria dago PSOEren aldetik”, kritikatu du Estebanek. “Logikoena da gaia politikoki aztertzea, eztabaida eta bozketa ahalbidetzea, alegia”, esan du.

Gobernua prestatzen ari den lan erreformari dagokionez, Aitor Estebanek “positibo” jo ditu kontratu finko etenen inguruan, lanbide heziketaren inguruan edo subrogazioaren inguruan eman nahi diren aurrerapausoak, baina argi baino argiago hitz egin nahi izan du EAJ-PNVrentzat “funtsezkoa” den gai baten inguruan “hori gabe ezin baitugu inongo lan erreforma ontzat eman: hitzarmen autonomikoak lehenetsi behar direla, alegia”. Bozeramaile jeltzaleak azaldu du EAEko lan harremanek “bestelako dinamika” bat dutela oinarri, hau da, sektoreen arteko kontratua “Lan Ministerioak onartuko duen legerian jaso behar den akordioa”. “Gure jarrera argia da eta Gobernuari eta beste parteei adierazi diegu hasieratik: gure alderdiak ez ditu marra gorriak jartzen, baina gai batzuk funtsezkoak dira”, amaitu du.

Pedro Sánchezek iragan ostiralean iragarri zuen Presidenteen Konferentziaz galdetuta, Estebanek ohartarazi nahi izan du halako topaketa arriskutsua izan litekeela “erabaki adostuak jorratu edo eztabaidatu gabe”. Kasu honetan eta bozeramaile jeltzalearen aburuz “izan daiteke ezertarako balio ez izatea”. “Uste dut bileran ezagutzera eman beharko liratekeela denboraz eta adostasunez landutako akordioak”.

PARTEKATU