EAJ-PNVk ahalbidetu egin du Senatuak ile-apaindegien BEZaren murrizketa eztabaidatzea eta bozkatzea Aurrekontuetan

Aurrekontuak izapidetzean Euskal Taldeak izan duen jarrerarekin bat etorriz, Goi Ganberako Mahaiko ordezkari jeltzaleak Gobernuak gai horren inguruan aurkeztutako emendakinei jarritako betoa kentzearen alde egin du.
20 Abendua 2021 | Senatua

EAJ-PNVk ahalbidetu egin du Senatuko Mahaian 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ile-apaindegiaren sektoreko BEZaren murrizketa Osoko Bilkuran eztabaidatzea eta bozkatzea. Murrizketa hau datorren urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko litzateke, egungo %21etik %10era pasatuz. Hainbat alderdik ildo horretan aurkeztutako zazpi zuzenketei hasiera batean Gobernu zentralak betoa jarri zien, eta joan den asteko Aurrekontuen Batzordea egin zenean ezagutu zituzten taldeek, baina Senatuko Mahaiak kendu egin ditu gaur beto horiek, Imanol Landa ordezkari jeltzalearen botoari esker.

EAJ-PNVren ordezkaria Gobernuaren betoaren aurka agertu da, Talde Parlamentarioak aurrekontuen eztabaidan izan duen jarrerarekin bat etorriz. Izan ere, Kongresuan, alderdi jeltzaleak emendakin bat aurkeztu zuen, ile-apainketa, bizargintza eta estetika zerbitzuek %10eko BEZ murriztua aplika dezaten, egungo %21aren ordez, baina ezin izan zen bozkatu Gobernuak betoa jarri ziolako; eta Senatuan, Euskal Taldeak neurri horren aldeko botoa eman du gai hori eztabaidatu den bi aldietan: ekainean, zuzenketa transakzional bat adostu zuenean, eta, Gobernuari Aurrekontuetako Lege Proiektuan murrizketa hori jaso dezala eskatzeko mozioa babestu zuenean.

Ondorioz, Senatuko Euskal Taldeak bihar ile-apaindegian BEZa murriztearen alde bozkatuko du.

 

PARTEKATU