Izaskun Bilbaok Kongresuan alderdi nagusien artean ematen ari den gatazka giroa txarretsi du eta konponbideen politikari arreta handiagoa ematea eskatu du

Europako Parlamentuko diputatu andre Izaskun Bilbao Barandicak Diputatuen Kongresuan gobernuari kontrola egiteko bilkuran eman zen gatazka giroa eta nagusitu zen tonua txarretsi ditu
Izaskun Bilbaok Kongresuan alderdi nagusien artean ematen ari den gatazka giroa txarretsi du eta konponbideen politikari arreta handiagoa ematea eskatu du
17 Abendua 2021 | Europako Legebiltzarra

Herri Irratian “Asuntos exteriores” irratsaioan egin dioten elkarrizketan Europako Parlamentuak Estrasburgoko bilkuran jorratu dituen gai nagusien birpasa egin du eta 700etik gora diputatuen artean lortu diren akordioak nabarmendu ditu. Ildo beretik deitoratu du alderdi handiak populismoan eta hauteskunde-borroka etengabean nahasita dabiltzala. Horren aurrean, EAJ-PNVk helburu nagusi du konponbideen politikatik abiatzea, hauteskunde-lehia horretatik urrundu nahirik.

Brusela eta Estrasburgoko ordezkari jeltzalea horrela mintzatu da aste honetan erregistratu diren eta herritarren bizimoduan zuzenean eragiten duten akordio eta erabakiez, eta deitoratu du garrantzia eskasa ematen zaiola “konponbideen eta akordioen politikari”. “Kongresuan gertatzen ari dena zarata baino ez da, pertsonak urruntzen ditu eta desafekzioa eragiten du. Eta kasu honetan ikusten ari garena da batetik, alderdi nagusien artean ematen ari den etengabeko gatazka eta, bestetik, gurea moduko alderdien jarrera, egun batean eta hurrengoan proposamenak eta konponbideak proposatzen ari garelako Euskadiko hiritarren bizimodua hobetzeko. Eta horrek are oihartzun txikiagoa dauka”. Ildo beretik, hedabideak animatu ditu hausnarketa egitera eta erabakitzera populismoari indarra eman eta urruntzea eragin nahi duten edo eraikitzen diren gauza on guztiak ezagutzera ematea nahiago duten”.

Bermeoko ordezkariak, programako aurkezleak egin dizkion galderei erantzunez, berretsi egin du halako informazioak lehenesten jarraitzeak politika eta erakundeak zikintzen dituela, eta esan du bide horretatik jarraitzeak demokrazia ahultzen duela eta Nicaraguak gaur egun bizi duena moduko egoera ekar lezakeela, herrialde honen egoera Europako Parlamentuaren azken bilkuran aztertu dela gogoratuz. Iraultza sandinista, sasoi batean sinpatia handiak eragin zituena, “diktadura bilakatu da”, gaineratu du euskal ordezkariak, eta azaldu du elkarrizketa inklusiboa dela politikaren eta erakundeen ospe ona berreskuratzeko prozedurarik onena, bai eta akordio eta erabaki baliagarri eta eraikitzaileen bideratzaile gisa duten zeregina berreskuratzeko ere.

Elkarrizketaren arrakastaren adibide gisa, Izaskun Bilbao Barandicak gogora ekarri du Europako Parlamentuan orduak eta orduak dedikatu dituztela Europako Batasunaren baitan deiak eta datu zerbitzuen erabilpena doakoak izan daitezen. “Roaming-ari buruzko eztabaida horren azken zatia, gogoratu du, abenduaren bederatzian egin genuen eta goizaldeko ordu batean amaitu zen. Merezi izan zuen esfortzuak. Horri esker, Europako hiritargoak bermatuta dauka zerbitzu hau hurrengo hamar urteotan ere doakoa izango dela”. Aste honetan bertan berdintasunari buruz Estrasburgon lortu diren akordioak, COVID-ari aurre egiteko estrategiaren inguruko proposamenak edo laneko demokraziari buruzko akordioa, enplegua babesteko eta bere kalitatea hobetzeko, Gabonekin arrantzari buruz lortutako akordioaz gain, edo trenaren erabilera sustatzeko neurriak izan dira, besteak beste, hile honetako osoko bilkurako gaiak eta Izaskun Bilbao Barandica diputatu andreak elkarrizketan jorratu dituenak.

 

PARTEKATU