Izaskun Bilbaok eskatu du covid-ari buruzko datuak Europa mailan harmonizatzea eta txertaketa-ziurtagiria blindatzea

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu andreak iragarri du bere alderdiak hurrengo asteotan lan egingo duela osasun esparruan hiru hobekuntza lortzeko . Beste laugarren hobekuntza bat proposatu du diputatu jeltzaleak Europak pandemiari eman beharreko erantzuna hobetzera bideratutako suspertze-planen inguruan
Izaskun Bilbaok eskatu du covid-ari buruzko datuak Europa mailan harmonizatzea eta txertaketa-ziurtagiria blindatzea
15 Abendua 2021 | Europako Legebiltzarra

Europan osasun-sistema bakoitzaren egoera deskribatzen duten datuak harmonizatzea eta txertaketa-ziurtagiriaren estatus juridikoa blindatzea dira ekarpen horien muina, gutxien garatutako herrialdeetan txertoak banatzerakoan Batasunak zeregin aktiboagoa izatearen aldeko apustuarekin batera..

Europako Parlamentuak Europako Batzordearen komunikazio bat hartu du gaur, aste hauetan Europako zati handi batean erregistratu den pandemiaren gogortzearen inguruan. Jeltzaleek ekarpenak egin dituzte gaur goizean Izaskun Bilbao Barandicak laburbildu duen prozesuan.

"Gu lanean ari gara, azaldu du euskal ordezkariak, eztabaida honi hiru ideia emateko osasunaren arloan eta beste bat susperraldiaren arloan. Lehenengoa da lanean jarraitu behar dela pandemiaren egoera osasun-sistema bakoitzean islatzen duten datuak ahalik eta antzekoenak izan daitezen. Adibidez, biztanleko egiten diren probetatik eta birusaren ospitaleko intzidentziatik haztatu beharko litzateke, kutsatuen kopuru absolutuaren konparazioak zentzua izan dezan.

Azkenik, suspertze-funtsen erabileraren kontrolean arreta handiz jokatzeko eskatu dute jeltzaleek, funts horiek beren helburutik aldentzen ez direla bermatzeko eta gure ekoizpen-sistema jasangarriagoa eta erresilienteagoa egingo duen modernizazioa bultzatzeko. Kontrol horrek ez du zigortu behar susperraldia estatu kideen burokrazian trabatu ez dadin behar dugun azkartasuna”.

PARTEKATU