EAJ-PNVk Ana Helguera, Jaime Domínguez-Macaya eta Josu Zubiaga proposatu ditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide izateko

Helguera, gaur egungo Lehendakaritza arloari esleitutako auditore-burua, eta Zubiaga HKEEko karrerako funtzionarioak dira; Domínguez-Macaya Zerga Koordinaziorako Organoko kidea eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluko kidea da
EAJ-PNVk Ana Helguera, Jaime Domínguez-Macaya eta Josu Zubiaga proposatu ditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide izateko
19 Azaroa | Eusko Legebiltzarra

Euzko Abertzaleak talde parlamentarioak gaur goizean formalizatu du Ana Helguera, Jaime Domínguez-Macaya eta Josu Zubiaga Herri Kontuen Euskal Epaitegiko (HKEE) kide izateko hautagai izateko izen-ematea, eta datozen egunetan berritu behar du Eusko Legebiltzarrak. Bokal hautatuz gero, Helguera Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) sektore publikoko organo ikuskatzaileko presidente izateko hautagaia izango da. Helguerak, Domínguez-Macayak eta Zubiagak Herri Kontuen Euskal Epaitegirako sarbidea arautzen duen legeak jasotzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzte. Lege hori joan den urriaren 28an onartu zuen Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak, eta aurrekoa ordezten zuen, 1988koa.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna UPV/EHUn, Ana Helguera Líbanok prestakuntza espezifikoa du kontu-auditoretzan eta fiskalizazioan, kudeaketa publikoaren eraginkortasunaren eta efizientziaren auditoretzan, kontabilitatean eta aurrekontu-kudeaketan, kontratazio publikoan, diru-laguntzetan, auditoretza-softwarean, gardentasunean, parte-hartzean eta berdintasun-politiketan. Sektore pribatuko auditoretza-enpresa batean bost urte eman ondoren, Helguera bitarteko funtzionario gisa sartu zen Herri Kontuen Euskal Epaitegian 1992an, eta karrerako funtzionario izatera igaro zen urtebete geroago. 2010ean auditoreen buru izatera iritsi zen, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Euskal Herriko Unibertsitateari atxikita. 2011 eta 2015 artean Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Giza Baliabideetako zinegotzia izan zen Getxoko Udalean. 2015etik gaur egun arte, Helguera HKEEko auditore-burua da, eta Lehendakaritza Sailari atxikita dago. Halaber, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialeko eta 'Auditoria Publikoa' aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea da.

 

Jaime Domínguez-Macaya Laurnaga Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, Zuzenbidean lizentziatua UNEDen eta Zuzenbidean doktorea Burgosko Unibertsitatean, eta Zuzenbideko Espezializazio eta Ikerketako masterra du Zaragozako Unibertsitatean. 1995etik 2001eko maiatzera arte, Domínguez-Macaya Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio zuzendaria, EAEko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeko presidentea eta Kontratazio Batzorde Nagusiko presidentea izan zen. 2013ko urtarriletik 2015eko uztailera bitartean, Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria izan zen, baita Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkarteko (Ejie) lehendakariordea, Eusko Jaurlaritzako Telekomunikazio Elkarteko (Itelazpi) lehendakariordea eta Euskal Administrazioen Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresako (Izenpe) presidentea ere. 2015etik gaur egun arte, Domínguez-Macaya Ogasun eta Finantzetako zinegotzia eta Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeko idazkaria da, baita Zerga Koordinaziorako Organoko kidea ere (2019tik aurrera, urria), Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluko kidea eta Añarbeko Mankomunitateko presidentea. Kontratazio, sinadura, administrazio eta fakturazio elektronikoen arloko liburu eta artikulu doktrinalen egilea eta egilekidea da.

Josu Zubiaga Nieva Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Auditoriaren sektoreari lotutako sektore pribatuko enpresa batean hiru urteko esperientzia izan ondoren, Zubiaga 1989ko azaroan sartu zen Herri Kontuen Euskal Epaitegian. Bertan, auditore eta auditore-buru izan da hogei urtez, eta plaza bat du jabetzan, gaur egun eszedentzian dagoena. Eusko Jaurlaritzako Ogasun Saileko Zerbitzu zuzendaria izan zen 2007ko otsailetik irailera arte, eta orduan izendatu zuten Arabako Foru Ogasuneko zuzendari. 2011ko uztailean, Zubiaga HKEEko bere plazara itzuli zen. Eta 2013ko urtarrilean, euskal sektore publikoko organo fiskalizatzailean eszedentzia eskatu zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuorde izendatzeko, eta ardura hori betetzen du ordutik.

PARTEKATU