Imanol Landak proaktibitatea exijitu dio Estatuko Fiskal Nagusiari egin beharreko eginbide penalak berraktiba daitezen sustatzeko gutun-bonba bidez hildako Jose Antonio Cardosaren kasuan

Ohartarazi duenez, Jose Luis Corcuerari ekintzaren erantzukizuna egozten dioten grabazioen berri izan ondoren hori egingo ez balitz, pentsa liteke ez dagoela inolako borondaterik heriotza hori argitzeko, eta hori onartezina izango litzateke zuzenbideko estatu demokratiko batean.
Imanol Landak proaktibitatea exijitu dio Estatuko Fiskal Nagusiari egin beharreko eginbide penalak berraktiba daitezen sustatzeko gutun-bonba bidez hildako Jose Antonio Cardosaren kasuan IKUSI BIDEOA
18 Azaroa | Senatua

Imanol Landak “jarrera proaktiboa eta proposatzailea” eskatu dio Estatuko Fiskal Nagusiari 1989an bonba-gutun baten eztandaren ondorioz hil zen Jose Antonio Cardosaren inguruan “artxibatutako eginbide penalak berraktibatzeko”. “Hala eskatzen du, argi eta garbi, José Luis Corcuera Barne Ministerioko arduradun nagusia lehergailuaren bidalketan inplikatzen duen informazioen larritasunak”. EAJ-PNVko senataria horrela zuzendu zaio Dolores Delgadori, 1994ko grabazio batzuk argitaratu berri direlako Antoni Asuncion Barne ministro izandakoak, inteligentzia zerbitzuko zuzendariarekin, Emilio Alonso Manglano jeneralarekin, hitz eginez, lehergailu horren bidalketan bere aurretik karguan zegoenari erantzukizunak egotziz. “Hala egingo ez balitz, pentsa liteke ez dagoela inolako borondaterik heriotza horren egiletza argitzeko, eta hori, jakina, onartezina litzateke zuzenbidezko estatu demokratiko batean.

Dolores Delgadok Senatuko Justizia Batzordearen aurrean egindako agerraldian, Landak auzia ikerketa-eginbide berrien bidez berraktibatzeko behar diren jarraibideak helaraztea eskatu dio Fiskaltza Nagusiari, hilketa horren erantzuleak argitzeko. Zehazki, ordezkari jeltzaleak Fiskaltzaren Estatutu Organikoari buruz hitz egin du, Estatuko Fiskaltza Nagusiak auzia berraktibatzeko duen gaitasuna azpimarratzeko; argudio hori indartzen dute Fiskaltzaren 2020ko Memorian jasotako datuak, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak urtean zehar bederatzi ikerketa-eginbide hasi zituela jasotzen baitute, horietako bi judizializatuz, prozedura berriak irekitzeko, edo, bestela, artxibatzeko.

Dolores Delgadok esan duenez, Estatuko Fiskaltza Nagusiak ezin duela kazetaritza-albisteen inguruko distortsiorik izan. “Ezin da kazetaritza-informazioetatik gidatu, arauditik kanpo geratzen delako. Kriminis notitiak komunikabideen berrien bizkortasunarekin baino askoz ere modu lasaiagoan iritsi behar du”.

PARTEKATU