Euskal Taldeak gaur lortu du Aurrekontuen Batzordeak hainbat zuzenketa onartzea, Parlamentuko taldeek Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuari aurkeztutako zuzenketak eztabaidatzeko eta bozkatzeko egin den lehen bilkuran.
“Euskal hiritargoarentzat erabat funtsezkoak diren hiru azpiegiturei” emaniko bultzadarekin eta gaur sartu den babes foralarekin, Euskal Taldeak egiaztatu du “negoziaketan aurrerakada bat eman dela” akordio globala lortzerako bidean. Helburu hau oraindik ez da lortu, oraindik itxi gabe jarraitzen dutelako Euskadi eta Nafarroako hainbat I+G+b proiektuen inguruko akordio berriak adosteko zain, EAE-ko hainbat tren-azpiegitura hobetzeko konpromisoak berreskuratzeaz gain eta, Abiadura Handiko Trena Bilbora lur azpitik sartzearen inguruko akordioa behin betiko bideratzeaz gain.
BILBAO-KARRANTZA TREN ZERBITZUA
EAJ-PNVk hitzartu duen eta gaur Aurrekontuen Batzordean onartu den transakzioaren bidez, Bilbo eta Karrantza arteko tren-zerbitzuak areagotuko dira. Lege Proiektuan sartu den testuarekin ados “2022ko lehen hiruhilekoan Bilbo eta Karrantza arteko distantzia ertaineko eta zabalera metrikoko trenbide-zerbitzu publikoaren betebeharretan maiztasuna handitzeko ezarritako zerbitzu-maila berrikusiko du. Horrela, Euskal Taldeak Enkarterriko erabiltzaileen beharrei erantzutea lortu du, hilabeteak baitzeramaten salatzen Renfek tren zerbitzu hau bertan behera utzita zuela. Hain zuzen ere, jeltzaleek Kongresuan hainbat ekimen aurkeztu zituzten azpiegitura hau hobetzea eskatuz, Aitor Esteban bozeramaileak Santander-Bilbao Trenaren defentsarako Plataformarekin iragan uztailean eginiko bileran hitzartutako betez.
FORU BABESA
Halaber, EAJ-PNVk adostu duen beste zuzenketa bati esker, Estatuko Aurrekontu Orokorrek Xedapen Gehigarri bat aurreikusten dute zeinaren bidez beren beregi aitortzen den EAEk erregimen berezia duela 2022ko zorpetzera begira. “Funtsezko babesa” da hau autogobernu eta foru erregimen terminoetan.
GALINDOKO HUA ETA AÑARBEKO KANALA
Beste alde batetik, gaur ere, Euskal Taldeak lortu du Aurrekontuen Lege Proiektuak jasotzea EAErentzat berebizikoak diren bi azpiegitura lizitatzea eta gauzatzea. Alde batetik, Añarbeko kanala Gipuzkoan; eta, bestetik, Galindoko HUA, Sestaon.
Hala, eta EAJ-PNVk hitzartutako eta Batzordean onartu den zuzenketarekin ados “Estatuko Administrazio Orokorrak 2022an lizitatuko du Galindoko hondakin-uren araztegiko lehen mailako tratamendua berritzeko eta hobetzeko obra hidraulikoa”, Sestaon kokatua, Bizkaian. Enkargua egingo dio ACUAESi eta, lanak amaitutakoan, AGEk titulartasuna lagako dio Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoari.
Estatuko Administrazio Orokorrak berdin egingo du “Añarbeko ubidearen ordezko eroanbidearen obra hidraulikoan”, Gipuzkoan, ACUAESi enkargua eginez eta, kasu honetan, obra amaitutakoan, titulartasuna Añarbeko Uren Mankomunitateari lagako dio. Azpiegitura honen eraikuntza, Euskal Taldeak lortutakoa, luzez erreklamatu du Mankomunitateak berak, gaur egungo hoditeria, duela hirurogei urte baino gehiago egin zena, birgaitzea ahalbidetuz.
GARRANTZITSUA: Ondorengo estekan ikus daitezke Aurrekontuen Batzordeak gaur onartu dituen zuzenketak Bilbao-Karrantza trenbide lineari, Añarbe eta Galindoko HUAPeko ur-azpiegiturei eta zorpetze autonomikoaren inguruko foru babesari buruzkoak: https://kongresua.eaj-pnv.eus/es/adjuntos-documentos/20290/pdf/enmiendas-del-grupo-vasco-incorporadas-en-comision
AZAROAk 16 | Zuzenketak
Enmiendas del Grupo Vasco incorporadas en Comisión a los PGE 2022 el 16 de noviembre