EBBren Adierazpena Nikaraguako Hauteskundeen aurrean

EBBren Adierazpena Nikaraguako Hauteskundeen aurrean
09 Azaroa | EBB

Nikaraguako Errepublikan, azaroaren 7an, igandea, nazioarteko behatzailerik gabe egin ziren Presidentetza eta Legegintzarako Hauteskundeen aurrean, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak ondorengo adierazpenak egin nahi ditu:

1. Salatu egiten du herrialde horretan bizi duten gizarte-larderia giroa, aktibista politiko eta sozialen atxiloketa, oposizioaren kontra erabili den ankerkeria krudela, hainbat aurre-hautagairen atxiloketa eta Gobernuaren zerbitzari gisa jardun duen Hauteskunde Kontseilu Gorenaren aurrean hauteskunde-bermerik eza ezaugarri izan dituen hauteskunde-prozesuarekin.

2. Erabat babesten ditu Europako Batasunak, Nazio Batuen Erakundeak (NBE), Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak (CIDH), Amerikako Estatuen Erakundeak (OEA) eta izen handiko beste hainbat erakunde aldeaniztunek eginiko adierazpenak, hauek guztiek igandeko hauteskundeak antidemokratikotzat jotzen baitituzte eta Daniel Ortega presidentearen eta Rosario Murillo presidenteordearen gobernu autoritarioa deslegitimatzen baitute.

3. Ohartarazten du Nikaraguan, non pobreziaren, desberdintasunaren eta ustelkeriaren areagotzeak herrialde eta erregio osoan ezegonkortasun politikoa eta demokraziaren narriatzea larriagotzen baitute, hauteskunde hauek gizarte-konkordia mehatxatzen dutela, herrialdeko milaka pertsonaren ihesa eragiten dutela, eta Nikaragua eta beste hainbat nazio egunotan itotzen dituzten diktadura zitalak betikotzen laguntzen dutela.

4. Erabat funtsezko jotzen du gizarte zibil bizia izatea, demokraziaren eta elkarbizitzaren printzipioekin konprometitua, beti erne egongo dena, aspaldi Frente Sandinista de Liberación Nacional-eko askatzaile izan zenak bere botere-goseari men egiten jarraitzea eta tiraniarantz hartu duen bidea itzulezin bihurtzea eragozteko.

PARTEKATU