Lanbide Heziketaren Legeari zuzenketak aurkeztu dizkio Euskal Taldeak, testua hobetzen jarraitzeko eta Euskadiko eredu arrakastatsua erreferentetzat hartuz

Josune Gorospe diputatu jeltzaleak bere poza agertu du Legearen izapidetze prozesuarekin, baina zuzenketak aurkeztu ditu “hobetzen” jarraitzeko;halaber,eskumenak inbaditzeko saiakerek eragiten dioten kezka adierazi du
Lanbide Heziketaren Legeari zuzenketak aurkeztu dizkio Euskal Taldeak, testua hobetzen jarraitzeko eta Euskadiko eredu arrakastatsua erreferentetzat hartuz
28 Urria | Kongresua

Kongresuko Euskal Taldeak 58 zuzenketa erregistratu dizkie Lanbide Heziketa ordenatzeko eta integratzeko Lege Egitasmoaren artikuluei. Hezkuntza eta Lanbide Heziketa gaietarako bozeramaile jeltzale Josune Gogospek bere gogobetetzea adierazi du testuak kongresuan daraman izapidetze prozesuarekin, idazteko orduan Euskadiko eredua erreferentetzat hartu delarik. Hala ere, jeltzaleek zuzenketa batzuk aurkeztu dituzte Legea hobetzen jarraitzeko, Euskadiko Hezkuntza sistemaren esperientziaren bideari jarraituz eta Euskadiko erakundeek esparru honetan dituzten eskuduntzak babestera begira.

Euskal Taldeko diputatu andre Josune Gorospek garrantzi handia eman dio Lege honi, bere aburuz Lanbide Heziketa “gakoa” delako “produkzio sistemaren, enpleguen eta Hezkuntza sistemaren eraldaketaren erronkari heltzeko orduan”. Ildo beretik diputatu jeltzaleak azaldu duenez “Euskadik denbora darama eraldaketa honetan, ikasketa metodo berriak abian jarriz, bai eta antolatzeko eredu berriak ere, eraldaketa digital erradikala eginez, Lanbide Heziketa Duala indartuz eta nazioartekotzearen aldeko apustua eginez. Eredu arrakastatsua da Europako Batzordeak ere erreferentetzat hartu duena”.

Euskal Taldeak aurkeztu dituen 58 zuzenketen artean daude euskal erakundeen autogobernuari buruzkoak. Halaber, zuzenketak aurkeztu dituzte Prestakuntza Kontratuaren edo Prestakuntza Bekaren aurreikuspenari buruz, kasu bietan enpresak berak ordainduta eta Prestakuntza Dual intentsiboaren kasuan Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatatik behera egongo ez den kopuruan, bai eta behar besteko lege aldaketak egin daitezela ikasketa-kontratua ez dadila mugatuta egon adina moduko parametroekin. Halaber, LOMLOEK LHko irakasleri teknikoan eragin duen egoerak EAJ-PNVren aburuz eskatzen du aldarazpen batzuk egitea LHko Goi Teknikari titulua duten pertsonek sektore zehatz batzuetan eskolak eman ahal izan ditzaten.

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak Lege honen izapidetze prozesuan izan duen inplikazioa eta egin duen ekarpena nabarmendu du. Izan ere, iragan 30ean Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuorde Jorge Arévalok Kongresuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Batzordearen txaloak jaso zituen Eusko Jaurlaritzak testu honen inguruan eta Hezkuntza sistemaren etorkizunaren inguruan duen ikuskera azaltzeko agerraldian.

Ondorengo estekan kontsulta daitezke Euskal Taldeak Lanbide Heziketa ordenatzeko eta integratzeko Lege Organikoaren Proiektuari aurkeztu dizkion eta erregistratu dituen zuzenketak:

https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20267/enmiendas-proyecto-de-ley-de-fp

PARTEKATU