Euskadiko industriak zero emisio neto lortzeko konpromisoa hartu du eta Glasgowko COP26an WEF Aliantza Globalarekin bat egingo du

“Basque Net Zero Industrial Super Cluster” industria-sektoreko emisioen murrizketa bizkortzeko ekimena da, baina, horrez gain, Euskadi industriaren deskarbonizazioaren aitzindari bihurtu nahi du
Euskadiko industriak zero emisio neto lortzeko konpromisoa hartu du eta Glasgowko COP26an WEF Aliantza Globalarekin bat egingo du
27 Urria | Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko bi enpresa energetiko nagusiekin, Iberdrolarekin eta Petronorrekin, eta kluster industrialen laguntzarekin, “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” aurkeztu du. Aliantza hau 2050ean zero emisio neto lortzeko helburuarekin sortu da, eta datorren astean, azaroaren 3an eta 4an, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 2021eko Konferentzian (COP26) Glasgown abiaraziko den ekimenetako bat izango da.

Barakaldoko BEC erakustazokan egin den aurkezpenaren buru Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia izan da, eta bertan Iberdrola, Petronor, EAEko 16 klusterrak eta trantsizio energetikoan, garapen teknologikoan eta industrialean eskumena duten eta Ana Camacho eta Cristina Oyon Eusko Jaurlaritzako eta SPRI Taldeko zuzendariak izan dira.

Super Klusterra industria-sektoreko emisioen murrizketa bizkortzeko ekimena da, baina, horrez gain, Euskadi industriaren deskarbonizazioan aitzindari bihurtu nahi du, eta, aldi berean, garapen ekonomikoa sustatzen du teknologiaren eta sektore desberdinen deskarbonizazioari aplikatutako berrikuntzaren bidez. Helburu horiekin, ekimenak eragin positiboa izango du konponbide berritzaileak hedatzeko teknologia berrietan kualifikatutako lanpostuak sortzean, eta funtsezkoa izango da euskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko.

Horrela, Euskadik World Economic Forum (WEF) garatzen ari den programarekin bat egiten du, maila globalean, industria-sektoreko emisioen murrizketa bizkortzeko, eta, horren ondorioz, konpromisoak indartuz eta ekimenak bultzatuz egingo da aurrera, emisio neto horiek lortzeko

Horrela, “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” delakoak prozesuak bizkortu eta emisioak murrizteko helburu hori lortu nahi du, eta, horretarako, Euskal Industria sektorearen energia-horniduraren deskarbonizazioa eta energia-eraginkortasuna lehenetsiko ditu. Era berean, teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen garapenetik eratorritako aukera berriak eskainiko dizkie euskal enpresei.

"Super Kluster" izendapena Euskal Autonomia Erkidegoan dagoeneko lanean ari diren Kluster Industrialak integratuko dituelako eta, besteak beste, lankidetzako ekimenen koordinazioa eta garapena erraztuko duelako ematen da.

“Euskal Super Cluster”a abian jartzeko prozesua

“Basque Net Zero Industrial Super Cluster” abian jartzeko prozesua hainbat fasetan gauzatuko da pixkanaka, eta fase horietan industria eta eragile ezberdinak proiektuaren ekimen eta garapenean bat egiten joango dira.

Lehenengo fasean, azaroaren 3an Glasgown abian jarriko den fasean, Eusko Jaurlaritza, Iberdrola, Petronor eta euskal klusterrek erabaki dute euskal industriaren isurketa guztien % 65 baino gehiago isurtzen duten bost industria-prozesutan fokoa jartzea: Finketa, Siderurgia, Galdaketa, Zementua eta Pasta eta Papera.

Honela, ekimen honek World Economic Forumak definitutako lau garapen-arloetan proiektuak eta ekimenak egitea bultzatuko du: eraginkortasun Energetikoa, Elektrifikazio Berriztagarria, Hidrogenoa eta CO2-aren atzipena.

Arlo horietan, eta bereziki hasierako abiarazte-fasean, Iberdrolak eta Petronorrek, lehenetsitako industria-sektoreetako kluster-elkarteekin koordinatuta, emisio baxuko energia-iturrien integrazioan fokua duten ekimen eta proiektuen garapena gidatuko dute, horretarako inbertsioak eta baliabideak bultzatuz.

Iturria: Irekia

PARTEKATU