Eusko Ikaskuntzak eta Arabako Foru Aldundiak XXI. mendeko landatartasunari buruzko jardunaldia antolatu dute Gasteizen, urriaren 28an

Jardunaldiari amaiera emango diote Pilar García de Salazar Garapen Ekonomikoaren, Berrikuntzaren eta Erronka Demografikoaren foru diputatuak eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak.
Eusko Ikaskuntzak eta Arabako Foru Aldundiak XXI. mendeko landatartasunari buruzko jardunaldia antolatu dute Gasteizen, urriaren 28an
25
Urria
2021
Arabako Foru Aldundia
PARTEKATU
25 Urria 2021 | Arabako Foru Aldundia

Arabako lurralde-aniztasunari ekitea proposatzen du “XXI. mendeko landatartasun berria. Praktikak eta kontakizunak” jardunaldiak. Bai eta diskurtso-jardunbideen eta lurralde-garapenaren paradigma berri bat eta landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko harreman berriak planteatzen dituzten kontakizunen inguruan eztabaidatzea ere.

Urriaren 28an, ostegunean, izango da Gasteizko Europa Jauregian eta on-line formatuan, eta egitaraua bi zatitan banatu da. Lehenengoan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzak Arabako lurraldearen errealitateari buruz egindako bi azterlan aurkeztuko dira: “Arabako despopulazio-prozesuaren azterketa demografikoa, azterketa eta diagnostikoa”, EHUko Mari Cruz Porcal Gonzalok azalduko du, eta “Herrietan eta landa eremuan bizitzearen aldeko ahotsak” eta “Lurralde Orekarako Estilo-Liburua” inguruan Imanol Esnaola, Eusko Ikaskuntzako bazkidea, jardungo da.

Bigarren zatian, mahai-inguru gisa, “Praktika diskurtsibo eta kontakizun berriak eta diskurtso-praktikak” izango dira hizpide. Aritz Ibañez (Mendialdea Radio), Irantzu Lekue (artista garaikidea), Marta Martín (Noticias de Álava) eta Unai Ugarte (Radio Vitoria) arituko dira, Ion Muñoa (Eusko Ikaskuntza) moderatzaile dutela.

Jardunaldiari amaiera emango diote Pilar García de Salazar Garapen Ekonomikoaren, Berrikuntzaren eta Erronka Demografikoaren foru diputatuak eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak.

Jardunaldian parte hartzeko izen ematea, bai birtualki zein presentzialki, zabalik da www.eusko-ikaskuntza.eus web orrialdean. Eusko Ikaskuntzaren Lurralde Oreka programaren baitan jasota dago ekimena, eta azaroaren 17an Añanan eta abenduaren 1ean Maeztunbeste bi jardunaldi egingo dira, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak babestuta.

iturria:arabapress

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ