EAJ-PNVk kooperatibismoaren balioak defendatu ditu, susperraldi ekonomikoari aurre egiteko eredu gisa

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak babestu egin du Kooperatiben Legea erreformatzeko eta pandemiak utzi digun errealitatera egokitzeko jeltzaleen proposamena. "Sektorearen eskaerei erantzuten diegu, etengabeko entzuketa eginez", nabarmendu du Jon Aiartzak

EAJ-PNVk kooperatibismoaren balioak defendatu ditu, susperraldi ekonomikoari aurre egiteko eredu gisa 07Urriak
2021
2021 UrriaK 07 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Pandemiak utzi digun osasun-krisia ere erronka handia izan da munduko ekonomiarentzat. Ondorioak desberdinak izan dira sektorearen edo enpresa motaren arabera, eta eredu batzuk probatu dituzte. Kooperatibek, Jon Aiartza legebiltzarkideak adierazi duenez, krisiaren ondorioak hobeto gainditu dituzte, eta gaizki pasatu duten arren, hobeto eutsi diete erasoei. Bazkideen elkartasuna edo sustraitzea bezalako balioek eredu on bihurtzen dituzte gure ekonomia suspertzen eta eraldatzen hasteko. "Hilabete luze eta gogor hauetan kooperatibek erakutsi digute sendotasun asko dituztela beren ereduan. Elkartasunean, kudeaketa parte-hartzailean edo lankidetzan oinarritutako printzipioek erantzun positiboa ahalbidetu dute, eta kasu askotan ekimen berriak eta bizitzen ari ginenaren errealitatera egokitutakoak bultzatu dituzte. Eutsi egin diote, duten indarra erakutsi digute, eta fase berri bati ekin diote lehenbailehen eta ahalik eta ondoen errekuperatzeko ", azpimarratu du jeltzaleen ordezkariak.

Sektore kooperatibistak araudi berria du 2019az geroztik, eta, pandemiaren ondorioz, zuzendu beharreko lege-mugaren bat dagoela erakutsi du. Hala, eta kooperatibek beraiek eskatuta, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek erreforma bultzatu zuten, gaur osoko bilkuraren babesarekin aurrera atera dena. Aldaketak, Aiartzak azaldu duenez, pandemiaren ondorioz sortutako bi gai jorratzen ditu funtsean: baliabide telematikoen erabilera garatzeko beharra eta estatutuak legeriara egokitzeko luzamendua.

"Erantzun azkarra behar duten bi behar. Bi eskari horiek sektoreak berak helarazi dizkigu, eta ahalik eta lasterren konpontzea ahalbidetzen zuen formula eta arauzko prozedura bilatu ditugu. Kooperatibei erraztasunak emango dizkieten bi gai erraz ditugu aurrean: batetik, estatutuak arrazoizko epe batean egokitzea, COVID-19ak guztioi jarri digun paralisia kontuan hartuta; eta, bestetik, organoetako bileretan teknologia berrien erabilera ahalbidetzea", laburbildu du. Ezer apartekorik ez, baina azkar jardun behar zen. Aiartzak sektorearekin egindako entzute aktiboko ariketa azpimarratu du, "Talde parlamentario gisa, uneko errealitatearekin harremanetan egon behar dugulako eta horren arabera legeak egiten saiatu", gaineratu du.

Interesatu Zaitez