Euskal Taldeak Araudia erreformatzea proposatu du Lege Izaerarik ez duten agintaldien kontrola egiteko

EAJ-PNVk Lege Proposamen bat erregistratu du bilkura aldi bakoitzeko lehen hilabetean Ganberan onartu diren Legez Besteko Proposamenen, mozioen eta ebazpenen egoerari eta betepen mailari buruzko txostena bidal dezan
Euskal Taldeak Araudia erreformatzea proposatu du Lege Izaerarik ez duten agintaldien kontrola egiteko
01 Urria | Kongresua

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euskal Taldeak Araudiaren erreforma bat erregistratu du Gobernuak eman dezan Kongresuak onartutako Legez Besteko Proposamenen, Mozioen eta Ebazpenen berri. Mekanismo honen xedea da Lege izaerarik ez duten akordioen kontrola eramatea.

Jeltzaleek aurkeztutako idazkiarekin ados, XII. Legealdian eztabaidatua eta izapidera onartua zena “gaur egun indarrean dagoen Araudiarekin ezinezkoa da egiaztatzea Gobernuak Parlamentuko agindu ez legegileak hartzen dituen ala ez”, eta horrek Dakar Ganbera “gutxiestea”. Horregatik proposatu du egoera hori “konpontzea”.

Hala, bilkura aldi bakoitzeko lehen hilabete baliodunean Gobernuak Ganberari bidaliko dio Osoko Bilkuran zein Batzordeetan aurreko bilkura aldian onartutako Legez Besteko Proposamenen, Mozioen eta Ebazpenen egoerari eta betepen mailari buruzko txosten zehatza, bai eta aurreko aldietan betetzeke geratzen direnei buruzkoa ere. Eta txostena Ganberako Erregistroan sartzen denetik hamabost eguneko epe barruan “Araudi Batzordean Exekutiboaren ordezkari bat agertuko da, txostena azaltzeko eta Parlamentuko Taldeen errekerimenduei erantzuteko”.

Amaitzeko, Euskal Taldeak gogoratu nahi du proposatu den Erreforma hau egin dela “beste ganbera legegile batzuetan praktikan funtzionatzen duten ereduak oinarri harturik”.

PARTEKATU