EAJ-PNVk Nazioarteko Begirale gisa parte hartuko du Georgiako udal hauteskundeetan

Mikel Burzakok, Kanpo Harremanen arloko burukide arduradunak, eta José María Etxebarriak, EAJ-PNVren Kanpo Ekintza Batzordeko arduradunak, PDE-Europako Alderdi Demokrataren izenean parte hartuko dute herrialde horretako hauteskundeetan datorren larunbatean
EAJ-PNVk Nazioarteko Begirale gisa parte hartuko du Georgiako udal hauteskundeetan
30 Iraila | EBB

EAJ-PNVk Nazioarteko Begirale gisa parte hartuko du Georgian egingo diren udal hauteskundeetan. Talde jeltzaleak, PDE-Europako Alderdi Demokrataren ordezkari gisa parte hartuko duelarik, Georgiako agintarien aldetik hauteskundeetan begirale gisa jarduteko gonbidapena jaso duten alderdietako bat da, hauteskundeak egokiro egiten direla ziurtatzeko eta hauteskunde prozesuaren gardentasuna eta garbitasuna bermatzeko. Gainerako gonbidatuak dira Europako Parlamentuko ordezkariak, OSCE erakundekoak (Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundea) eta alderdi anitzeko bestelako erakundeetako ordezkariak. Kanpo Harremanen Saileko burukide arduradun Mikel Burzakok eta Jose Mari Etxebarria EAJ-PNVren Kanpo Ekintza batzordeko arduradunak osatuko dute talde jeltzaleak herrialde hartara bidalitako ordezkaritza.

Politikoki, Georgiak bere historiako momentu kritikoenetakoa bizi du egunotan, alde batetik, Errusiaren aldetik etenik ez duen mehatxua jasanez, bere lurraldearen parte bat hartu duelarik eta,beste alde batetik, Europaren aldeko apustu erabakigarria eginez eta, zailtasun handiekin bada ere, Europako Batasuneko gainerako herrialdeetako sistema demokratikoaren pareko sistema ezartzeko ahalegin handia egiten duelarik. Gauzak horrela, udal hauteskunde hauetan eman beharko diren berme demokratikoak ere badira Georgia Europako Batasunera sartzeko hautagai bihurtzera eraman beharko lukeen prozesu luzearen parte esanguratsu bat.

EAJ-PNVko ordezkariek hauteskunde prozesu honetan parte hartzeko aukera honek ere ahalbidetzen du gure Herria Georgiarekin lotzen duten harreman historikoak indartzeko. Harreman hori gauzatzen da Herrialde bientzat onurak dakartzaten proiektuak,aldi berean gure arteko harremana are estuago bihurtzen dutelarik.

PARTEKATU