Canarias Siglo XXI Fundazioak antolatu duen Udako Kanpusean parte hartuko du bihar Andoni Ortuzarrek

Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak ‘Globalizazio bizkortuak nortasun nazionaletan izan duen eraginaz‘ jardungo duen mahai-inguruan hitz egingo du, ‘Europako nazionalismoak‘ hizpide izango dituen jardunaldian
Canarias Siglo XXI Fundazioak antolatu duen Udako Kanpusean parte hartuko du bihar Andoni Ortuzarrek
20
Uztaila
2021
EBB
PARTEKATU
20 Uztaila 2021 | EBB

Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek, Canarias Siglo XXI Fundazioak antolatu duen Udako Kanpusean parte hartuko du bihar, asteazkena, uztailak 21. Ortuzarrek 16:30etik aurrera hitz egingo du (irletako ordua, ordu bete beranduago Euskadin) ‘Globalizazio bizkortuak nortasun nazionaletan izan duen eraginaz’ jardungo duen mahai-inguruan, ‘Europako nazionalismoak’ hizpide izango dituen jardunaldian. Mahai-inguru hau Kanaria Handiko Santa Catalina de Las Palmas hotelean egingo da eta Ortuzarrekin batera hizlari gisa arituko dira Koldo Martinez Geroa Baiko senataria; Jose Miguel Ruano Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle eta Kanarietako Parlamentuan Coalición Canaria-PNCko bozeramailea; eta Rosa Dávila Kanarietako Parlamentuko presidente andrea. Hitzaldia moderatuko du Midalia Machínek, Lanzaroteko CC-PNCko idazkariak. Hirugarren jardunaldi hau koordinatuko du Ander Errastik, Bartzelonako Unibertsitateko Zientzia Politikoko irakasleak. Mahai-inguru hau zuzenean eta telematikoki jarraitu ahal izateko behar den informazioa eskuragarri dago www.campuscanarias.com webgunean eta erantsita dagoen agirian.

2021eko Udako Kanpusa atzo, astelehena, hasi zen eta datorren larunbatera arte luzatuko da, uztailak 24, Kanaria Handiko Palmetan eta Teguisen, Lanzaroten, Kanariar Irletan gaur egun planteatzen diren erronkak eta pandemiak artxipelagoan eragin duen inpaktua jorratzeko egin nahi den asmo handiko programaren bidez. Osotara 66 hizlari eta moderatzailek parte hartuko dute, askotariko jarduera-esparrutako aditu eta liderrek: komunikazioa, politika, ekonomia, eta klima aldaketa, besteak beste. Topaketa prestigiotsu honen aurkezpenean, Coalición Canaria-PNCko idazkari nagusi Fernando Clavijok zera esan zuen Kanpusa deskribatzeko “Elkarrizketarako eta pandemia osteko Kanariar Uharteen erronkez hitz egiteko topagunea, etorkizuneko Kanariar Uharteei buruz hitz egiteko gunea, gizartearekin elkarrizketa bat hasteko espazioa. Topagune honi esker, Covid-aren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteaz gain, Kanarietako garapen eta etorkizun sozioekonomikorako funtsezkoak diren beste esparru asko jorratu ahal izango ditugu, baita Europako nazionalismoei buruzko eztabaida ireki ere, Andoni Ortuzar EAJko presidentearen eskutik”.

Canarias Siglo XXI Fundazioa da Coalición Canaria alderdiak dituen bi fundazioetako bat, eta azken hamarkadetatik hona alderdi honek harreman politikoa eta adiskidetasun estua ditu EAJ-PNVrekin. Alderdi biak Europako Alderdi Demokrataren barruan daude eta CEUS koalizioaren barruan aurkeztu ziren 2019ko maiatzean Europako Parlamenturako egin ziren hauteskundeetan. Izaskun Bilbao Barandica zerrendaburuak eserleku bat lortu zuen Europako Parlamentuan. Ortuzarrek Udako Kanpusean parte hartzen duela eta irletan egongo dela aprobetxatuko du CCko idazkari nagusi Fernando Clavijo agurtzeko eta harekin hitz egiteko.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ