Izaskun Bilbaok Nicaraguako agintariei ezarri zaizkien zigorrak babesten ditu eta egoeraz hausnartzea eskatu dio Ortegari

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak Europako Batasunaren kanpo ekintza zerbitzuak Nikaraguako gatazka konpontzeko planteatu duen estrategia babestu du, zeinak Nikaraguako erregimenaren kontrako zigor pertsonalak herrialde horretan bizi den gatazkari elkarrizketa bidezko konponbidea sustatzearekin uztartzen baititu
Izaskun Bilbaok Nicaraguako agintariei ezarri zaizkien zigorrak babesten ditu eta egoeraz hausnartzea eskatu dio Ortegari
08 Uztaila | Europako Legebiltzarra

Jeltzaleek Daniel Ortega herrialde horretako presidenteari eskatu diote egoera hausnartzea eta “Sandinok landatu zuen Lorea diktadura triste bihurtu izana” deitoratu diote.

Europako Parlamentuak ebazpen bat eztabaidatu berri du zeinaren bidez Nikaraguako gobernuaren aurkakoak egunotan jasaten ari diren jazarpen sistematikoa salatu baita, bereziki Nikaraguako presidentetzarako Hauteskundeetan Ortegaren lekukoa hartzeko aurkezten diren sei hautagaien kasuan. Ebazpenak zigorrak babesten ditu, Batasuneko kanpo ekintza zerbitzuak herrialde horretako elkarrizketa sustatzera begira egin duen ahalegina txalotu du eta ahaleginak biderkatzea eskatu du errepublika hartan gaur egun bizi den krisi sozial eta politikoa krisi humanitarioa bihurtzea saihesteko. Era berean babestu du herrialde horretara behaketa misioak bidali izana eta erregimen sandinistari eskatu dio hauteskunde-legerian egin nahi diren aldaketak onartzea, OEA erakundeak berrikitan eman duen ebazpenean aipatu bezala.

Izaskun Bilbao Barandicak hitza hartzean deitoratu duenez Ortegak zuzentzen duen herrialdeaz hitz egiten den bakoitzean “aurreikuspenik txarrenak bete egin direla deitoratu behar izaten dugu”. Horregatik erreklamatu du “behar besteko ahaleginak egitea herrialdeak gaur egun bizi duen krisi politiko eta soziala krisi humanitario bihur ez dadin,beste herrialdetan- Venezuelan- gertatu den bezala”. 

PARTEKATU