Izaskun Bilbaok espero du profesionalen parte-hartze handiagoak arrantzarako Funts berriari ahalbidetuko diola "gutxiagorekin gehiago egitea"

Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak iragarri berri du Arrantza Politika Bateratua finantzatzen duen Itsas eta Arrantzarako Europako Funtsaren bertsio berria babestuko duela
Izaskun Bilbaok espero du profesionalen parte-hartze handiagoak arrantzarako Funts berriari ahalbidetuko diola
06 Uztaila | Europako Legebiltzarra

Iazko edizioarekin alderatuta % 5 murriztu den arren, jeltzaleek espero dute funtzionamendua sinplifikatzeak malgutasun handiagoa ekarriko duela sektore horretako aniztasuna aintzat hartzeko eta, bereziki, profesionalen partaidetza handiagoa izateak "gutxiagorekin gehiago egitea" ahalbidetuko duela.

Europako Parlamentuak gaur onartuko du Europako itsas eta arrantza funtsaren funtzionamendua arautuko duen araudia. Sei mila milioi eurotik gorako funts hori izango da Batasuneko arrantza-politika komuna eta itsas ingurunea babesteko Erkidegoko legeria finantzatzeko eta ezartzeko tresna nagusia. Gainera, arrantzako nazioarteko akordioak finantzatzen ditu, eta edizio honetan Erkidegoak arrantzako eskualde-erakundeei ematen dien laguntza hobetuko du.

Izaskun Bilbao Barandicak jeltzaleen babesa iragarri du, "lehenagotik geneukan funtsa hobetzen duelako, tresna malguago eta sinpleago bihurtzen duelako eta pandemiarekin, klimaren helburuekin eta Brexit-ari lotutako arazo berriekin lotutako irakaskuntzak barneratzen dituelako". Arestian adierazi bezala, funtsak %5eko murrizketa dakar aurreko edizioarekin alderatuta, eta EAJ-PNVko ordezkariak zentzu honetan adierazi duenez duenez "espero dut, sektorearen parte-hartzea areagotuz, bere aniztasuna aitortuz eta beharrizanetara hurbilduz, oinarrizko helburuak ahaztu gabe, araudi honen bidez eraberritzen ditugun funtsak jasotzea horrenbeste eragotzi duten zurruntasunarekin eta konplexutasunaren amaitzea. Helburua da ,gutxiagorekin, askoz gehiago egiteko gai izan gaitezela”.

Araudi berriak dakartzan lorpenen artean, Europako Parlamentuko diputatuak eremu ultra periferikoetarako programa bereziak aipatu ditu, "Nik uharteak gehituko nizkioke. Bat gatoz belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko hartutako neurriekin. Txalotu egiten dugu azkenean flotaren deskarbonizazio prozesuaren aldeko apustua egin izana, motorrak modernizatzeko orduan irudimen eta irekitasun handiagoarekin, eta azpimarratu egiten dugu itsasontzien bizi-baldintzak eta segurtasuna hobetzeari ematen zaion bultzada, itsasontzien desegiteei buruzko formula ez hain itxi batekin osa zitekeena".

PARTEKATU