Izaskun Bilbaok tinkotasuna eskatu dio Bruselari, dorre eolikoen sektorean Txinaren aldetik ematen ari den dumping-ari aurre egiteko

Europako Parlamentuan EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak azkartasunez jarduteko eskatu dio gaur goizean Bruselari, Europako batzordeak ireki duen ikerketa ebazteko, Txinako hainbat ekoizlek altzairuzko dorre eolikoen fabrikazioan Europan praktikatzen duten lehia desleialaren inguruan
Izaskun Bilbaok tinkotasuna eskatu dio Bruselari, dorre eolikoen sektorean Txinaren aldetik ematen ari den dumping-ari aurre egiteko
01 Uztaila | Europako Legebiltzarra

Une honetan, Asiako erraldoitik datozen ekoizpenak daude, Europako merkatuan fabrikazio-kostuaren % 40 eta %60 artean azpitik saltzen ari direnak, eta horrek eragina izan du ekipamendu horiek ekoizten dituzten Europako hainbat lantegitan.

Europako Batasunaren industria-estrategia berriaren aurkezpenaren barruan egin du hitzaldia euskal eurodiputatuak, eta OMEk COVID-a munduko pandemia izendatu bezperan aurkeztu zituen ildo nagusiak. Pandemiak maila guztietan irakatsitakoek bultzatu dute hasierako dokumentu hartan zuzenketa batzuk egitera. Horien eraginari buruz eztabaidatzea zen Europako Parlamentuko Industria, Ikerketa eta Energia Batzordeak gai horri buruz egin duen lan-saioaren helburua.

Izaskun Bilbao Barandica pozik agertu da "Next Generation" funtsen helburuek Europako industria politika indartuko dutelako. "Ekosistemak sortzea, ezagutza, prestakuntza, berrikuntza, diseinua, fabrikazioa, kooperazioko lankidetzak eta espezializazio adimenduneko sareak barne hartzen dituztenak, eta pandemiaren garaian hain mendeko egin gaituzten ekoizpenak, orain arte kanpo aldean egiten zirenak, berreskuratzea. Pozten naiz eskualdeek ahalegin horretan duten eginkizuna aldarrikatu beharrik ez dagoelako, errealitateak sendotu egin baititu ekonomia produktiboaren sustatzaile eraginkor gisa".

Baina, alde batetik, Batasuneko industria-plan berriaren ildo nagusiekin ados dagoela adierazi arren, bestetik, Europako industriak ingurumen-eta gizarte-estandar berberekin ekoizten ez dituzten industrien aurrean babesteko mekanismoak indartu beharra aldarrikatu du, eta dorre eolikoak fabrikatzeko Europako sektoreak bizi duen egoeraren adibidea jarri du. Espainiako estatuak hartzen du altzairuzko dorre eolikoen Europako ekoizpen osoaren % 50. Egoera horrek zuzenean eragiten du Galizian, Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen eta Gaztela-Mantxan dauden lantegien produktibitatean eta operazioetan. Hain zuzen ere,lantegi bat itxi dute Nafarroan.

Hori dela eta, Izaskun Bilbao Barandicak azpimarratu duenez, "Ezinbestekoa da dumpingaren aurkako mekanismoak areagotzea, Europako industria altzairuzko dorre eolikoen fabrikazioaren sektoreak hilabete hauetan bizi dituen egoeretatik babesteko. Txina ekoizpen-kostuaren % 43 eta % 62 artean saltzen ari da gure merkatuan, eta horrek mehatxatzen du gure itun berdearen helburuekin eta energiaren eta teknologiaren aldetik puntakoa den trantsizioaren ildo nagusiekin guztiz bat datorren sektore bat".

PARTEKATU