EAJ-PNVk ohartarazi du Eraldaketa Planeko proiektuak gauzatzeko epea 2023ra mugatzeak arriskuan jartzen duela Europako funtsak jasotzea

Maribel Vaquerok Gobernuari ohartarazi dio denboren "erabilera elektoralak" arriskuan jartzen duela hauek betetzea eta eraldatzeko duten benetako helburua.

EAJ-PNVk ohartarazi du Eraldaketa Planeko proiektuak gauzatzeko epea 2023ra mugatzeak arriskuan jartzen duela Europako funtsak jasotzea 28Ekaina 28 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Maribel Vaquero senatariak Gobernuari ohartarazi dionez, errekuperazio, eraldaketa eta erresilientzia proiektuak gauzatzeko epea 2023ra arte laburtzeak, proiektu horiek betetzeko arriskua dakar eta, beraz, Europako funtsak jasotzeko, eta benetako eraldaketa-helbururako arriskua ere bada. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Exekutiboaren "erabilera elektorala" salatu du, jarduera hauen amaiera legegintzaldiaren amaierarekin bat eginez, Europako Batzordeak 2026ra arte egitea baimentzen duenean.

Pedro Saura Estatu idazkariak Senatuan egindako agerraldian, jeltzaleen ordezkariak esan du “batere errealista ez den” estrategia horrek agerian uzten duela leheneratzeari lehentasuna ematen zaiola, eraldaketaren kaltetan; izan ere, "proiektu eraldatzaileek epe luzeagoak behar dituzte gauzatzeko, konplexutasunagatik, izaera publiko pribatuagatik, ikuspegi multidimentsionalagatik eta, kasu askotan, izaera insterinstituzionalagatik", argudiatu du. Hori dela eta, Vaquerok kezka agertu du "etorkizuneko belaunaldiak hipotekatu ditzakeen aukera historikoa" pasatzen uzteko arriskuagatik, "zorra ordaintzeaz arduratu beharko baitira, eta baliteke ez eraldatzaileak ez erresilienteak izatea".

Beste behin ere, alderdi jeltzaleak kritikatu egin du Espainiako Gobernuak plana alde bakarretik diseinatu izana; izan ere, Europako funts guztien %50 erkidegoei eta tokiko erakundeei zuzenduko zaie. "Diseinuan eta plangintzan hasieratik parte hartu izan balute, eskumenen esparrua errespetatzeaz gain, eraginkorragoa eta efizienteagoa izango litzateke", adierazi du Vaquerok, benetako kogobernantza eskatuz. "Bestalde, inbertsio horiek urte anitzekoak izanik, datuak falta dira autonomia erkidegoek programazioa egiteko, batez ere Estatuko Gobernuak erabiltzen dituen epeak kontuan hartuta", deitoratu du.

Azkenik, uste du akatsa dela autonomia-erkidego batzuen ahuleziak arindu nahi izatea, lurralde-kohesioa argudiatuz, beste batzuen indarguneak modu orekatuan indartu gabe, eta, gainera, kalte egitea "Euskadi bezalakoei, urte askoan baliabide propioak inbertitu dituztenak ongizatearen eta garapen ekonomikoaren maila bat lortzeko, eta orain banaketan zigortzen dena".

Interesatu Zaitez