Idoia Sagastizabalek Ribera Ministro andreari erreklamatu dio Euskadiri ukatu ez diezaiola BBGren bigarren zamalekuak “alderdi ekonomikotik eta industrialetik eta enpleguan” dakarren aukera

Kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak laugarren Presidenteordeari deitoratu dio “arrazoi teknikorik” ez dagoela txosten guztiek abalatzen duten Bahía de Bizkaia Gas enpresari baimen hau blokeatzeko
23 Ekaina | Kongresua

Idoia Sagastizabalek, Euskal Taldeko bozeramaile ekonomikoak, Teresa Riberari erreklamatu dio gaur Bahía de Bizkaia Gas-en bigarren zamalekuak “alderdi ekonomikotik eta industrialetik eta enpleguan” dakarren aukerari uko egin ez diezaiola, Ministerioak baimena blokeatu duela nabarmenduz.

Kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak azaldu du honakoa “borondate politiko kontu bat” dela “arrazoi teknikorik” ere ez dagoelako Bilboko Portuan gas natural likidotua kudeatzeko bigarren zamalekuari baimena ematea eragotziko duenik, “abalatzen duten txosten guztiak” daudela gogoratuz.

Sagastizabalek gogorarazi duenez, Bahia de Bizkaia Gas enpresak gaur egun duen zamaleku bakarra, "Proiektu estrategikoa eta Herrikoa", "Gainezka dago", kudeatzaileen eta CNMCren txostenen arabera, eta bigarren bat baimentzeko beharra berretsi du. Besteak beste, diputatu jeltzaleak adierazi duenez, "Zisternak kargatzeko eskaria areagotu egingo da, itsasoko eta lurreko garraioa deskarbonizatzeagatik, gas naturalaren kontsumo handiagoa eragiten ari baita", bai eta Bilbo-Ingalaterrako hegoaldea itsas lineako itsasontzien horniduragatik ere.

“Lantegiaren beraren saturazioa zein eskariaren igoera egiaztatuta geratu dira CNMCren txostenean”, azpimarratu du Sagastizabalek. “Baimenik ez emateak edo atzeratzeak esan nahi du gaur egun ematen den eskariari ez erantzutea, lehiakortasuna eta jarduera komertziala galtzea, atzerriko lantegien mesedetan, Belgikako kasuan bezala, eskariaren igoera honen onuradun direlako”, nabarmendu du.

Guztiz alderantziz, diputatu jeltzaleak nabarmendu duenez “BBG-n bigarren zamalekua baimentzeak esan nahi du gaur egungo eta etorkizuneko eskariari erantzuna ematea, jarduera ekonomikoa handitzea, enplegu gehiago sortzea eta lehiakortasuna hobetzea. “Merkatuak ematen digun aukera hau ez genuke baztertu behar, Covid-aren ondorioz bizi dugun krisi ekonomiko honetan”, amaitu du.

PARTEKATU