Maria Dolores Etxanok lege-testuetan hizkera berdintasunezkoa, inklusiboa eta ez-sexista berma dezala eskatu dio Gobernuari

Irene Montero ministroari gogorarazi dionez, legezko agindua izateaz gain, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren printzipioa garatzeko eskakizuna ere bada.
Maria Dolores Etxanok lege-testuetan hizkera berdintasunezkoa, inklusiboa eta ez-sexista berma dezala eskatu dio Gobernuari IKUSI BIDEOA
22 Ekaina | Senatua

EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak Gobernuak lege-testuetan hizkera inklusiboa, berdintasunezkoa eta ez-sexista berma dezala eskatu dio Berdintasun ministroari. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarriari buruzko 3/2007 Lege Organikoan botere publiko guztientzat ezarritako irizpide hori Gorte Nagusietan izapidetzen ari diren lege-testu guztietan betetzen ez dela egiaztatuta, ordezkari jeltzaleak eskaera hori helarazi dio gaur Irene Montero ministroari, Gobernuaren kontrol-saioan; izan ere, Exekutiboak du, lehenik eta behin, "erantzukizuna testu juridikoen jatorrian", eta ez da irtenbide onena Ganberatan zuzentzea.

EAJ-PNV Senatuko hainbat izapidetan egiten saiatzen da. Bereziki kezkagarria izan zen Eutanasia Legea, non Gobernuaren testua zuzendu zen, ontzat eman baitzen Justizia Batzordeko abokatuen txosten bat, hizkuntza banandua RAEren arauen aurkakoa dela dioena. Etxanok ohartarazi duenez, "hizkuntzaren sexismoa desagerraraztea beste eskakizun bat da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren printzipioa garatzeko; ezin da lotuta egon eta ezin da gai linguistiko gisa landu", eta gaineratu du ez dela "gauza txikitzat" hartu behar.

Berdintasunerako ministroari hizkuntza inklusiboaren erabilerak segurtasun juridikoa ematen duela eta arauen interpretazio txarrak saihesten dituela adierazteaz gain, EAJ-PNVko senatariak aldarrikatu du "hizkuntzak konformatzen gaituela; eragin handia du jokabidean eta pertzepzioetan", errealitatea izendatzen eta interpretatzen duen tresna dela argudiatuz. "Izendatzen ez dena, ez da existitzen. Gizartea aldatu nahi badugu, berdintasunezko gizartea, izendatu beharko dugu, eta, zergatik ez, hitz berriak beharko ditugu ", adierazi du.

PARTEKATU