EAJ-PNVk Kataluniako prozesuko buruei ezarritako zigorra bidegabea eta neurrigabea izan zela onartzen duen Europako Kontseiluaren txostena babestu du

Nerea Ahedo senatariaren esanetan, Espainiako Estatuan "jorratu gabeko lurralde gatazka" dago, eta "ekintzekin, nazio anitzeko estatua" dela onartu behar du.
EAJ-PNVk Kataluniako prozesuko buruei ezarritako zigorra bidegabea eta neurrigabea izan zela onartzen duen Europako Kontseiluaren txostena babestu du
21 Ekaina | Senatua

EAJ-PNVk Espainiako Estatuak Kataluniako ‘proces’ delakoaren buruzagiei ezarritako zigorra "bidegabea eta neurrigabea" jasotzen duen Europako Kontseiluaren txostena babestu du. Hala mantendu du Nerea Ahedo senatari jeltzaleak ere, arratsaldean egindako saioan. Bertan, 'Politikariak epaitu beharko al lirateke euren agintaldian egindako adierazpenengatik?' izeneko txostena onartu dute, eta "jarrera baketsu eta demokratikoetatik edozein uste, ideia edo proiektu defendatzea zilegi" dela adierazi du.

Kontseiluan jeltzaleen ordezkaria denak argi utzi du Kataluniako egoera Espainiako Estatuan "jorratu gabeko lurralde gatazka bat" egotearen ondorio dela, izaera politikoa duen gatazka bat, Euskadira ere hedatu dena, eta "alderdi horretatik landu behar dena eta ez judizializatu", gaineratu du. "Espainiak hau konpontzeari ekin behar dio; berandu doa. Espainia estatu plurinazionala dela aitortu behar da, ekintzekin, eta azken aldian ikusten duguna Gobernuaren asmo birzentralizatzailea da, egoera konpontzen laguntzen ez duena ", gaineratu du.

PARTEKATU