AHTren euskal geltokietarako behin-behineko "irtenbideak" errefusatu ditu Izaskun Bilbaok Bruselan

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu andre Izaskun Bilbaok Bruselan gogoratu du Sustapen Ministerioak AHTren euskal geltokietarako iragarri dituen behin behineko irtenbideek “lanak epe ertain eta luzera” garestituko dituztela eta abiadura handiko garraioaren ahalmena kaltetuko duela beste garraioekin egokiro konbinatzeko orduan
AHTren euskal geltokietarako behin-behineko
16 Ekaina | Europako Legebiltzarra

Europako Parlamentuko Garraio eta Turismo Batzordean irizpideak partekatu dira Josef Doppelbauer, Europako Trenbide Agentziako zuzendariarekin (ERA). Bilkura deitu da trenbide bidezko garraioak Europako Berreskuratze Planaren barruan hurrengo urteei begira planteatzen dituen erronkak eta aukerak aztertzeko. Organismo honen xede nagusienetakoak dira estatu kideei eta Batasuneko erakundeei laguntzea Laugarren trenbide-paketea osatzen duten erregelamenduaren eta zuzentarauen paketea ezartzen. Horiek guztiek azpimarratzen dute bidaiarien eta salgaien tren bidezko garraioaren merkatuaren bilakaera geldiarazten duen zatiketari aurre egin beharra.

Batzordearen helburua da 2030era begira abiadura handiko bidaiarien kopurua biderkatzea eta merkantzien garraioan helburu bera 2050erako planteatzea. Proposamen horiek bat datoz isuriak murrizteari buruzko Europako itun berdearen helburuekin.Trenbidearen eginkizuna funtsezkotzat jotzen da bere eraginkortasun energetikoagatik eta isuriak murrizteko duen gaitasuna egiaztatu duelako.

Izaskun Bilbao Barandicak aldarrikatu du 2021ean Trenaren Europako Urtea ospatzeak lagunduko duela “mugikortasunaren karbonizazioa bizkortzeko galtzen ditugun aukerez herritarrak kontzientziatzen”. Salatu duenez, trenak helburu horri egiten dion ekarpena kaltetzen dute merkatuaren zatiketak eta azpiegituretako inbertsioetan eginiko politika okerrak. “Estatuek ez dituzte Europako planetan adostutako inbertsio konpromisoak betetzen".

Jarrera horren adibide modura azaldu du euskal Y trenbidearekin eta Frantziako agintariek Irunen Iberiar Penintsulako eta Europako erdialdeko eta iparraldeko trenbide-sareak konektatzeko eraiki behar duten bide-zatiarekin gertatzen ari denarekin. Orain arteko atzerapenak eta egin gabe utzi direnak deitoratu ondoren salatu duenez “ustez aurrezteko planteatu diren behin behineko irtenbideak, hauen artean hainbat zatitan abiadura handiko trenaren geltokiak atzeratzea, euskal Y trenbidearekin gertatzen den bezala, obrak epe ertain eta luzera begira garestitzen dute eta nabarmen kaltetzen dute intermodalitate efizienteago bat”.

 

PARTEKATU