EAJ-PNVk Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioa berrestera premiatu du, Euskadirentzat garrantzi komertzial handikoa baita

Senatuak mozio bat onartu du helburu horrekin, Europar Batasunak Mexikorekin eta Txilerekin dituen itunak eguneratzeko jeltzaleek egin duten eskaria barne.
EAJ-PNVk Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioa berrestera premiatu du, Euskadirentzat garrantzi komertzial handikoa baita IKUSI BIDEOA
14 Ekaina | Senatua

Senatuko EAJ-PNV Taldearen iritziz, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza-lankidetzarako akordioa lehenbailehen berrestea beharrezkoa da. Hego Amerikako herrialde nagusiekin egindako itun hori Europak inoiz lortu duen handiena izango litzateke, eta 10 urteko epean muga-zergen hesiak pixkanaka %90 murriztea ekarriko luke Euskadirentzat berebizikoa den eremu batean, non inportazioak eta esportazioak jaisten ari dira Europarantz eta Europatik, gaur egun Txinarekin duen karrera galtzen ari delarik.

Almudena Otaolak Goi Ganberako Iberoamerikako Gaietarako Batzordean adierazi duenez, "Euskadi Basque Country nazioartekotzeko estrategiaren barruan, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko elkarrizketa funtsezkoa da euskal ekimen ekonomiko berriei bide eman ahal izateko". Izan ere, muga-zergak aurrezteak esportaziorako aukera ekonomiko handiak emango dizkie enpresa askori, eta onurak bi eskualdeetako kontsumitzaileei; hori dela eta, "Latinoamerika bazkide estrategikoa da eraldaketa digitalaren arloan Batasunaren lehiakortasuna hobetzeko, bai eta itun berderako aliatu garrantzitsua ere", nabarmendu du senatari jeltzaleak. Azkenik, helburu horrekin onartutako mozioak Europar Batasunak Mexikorekin eta Txilerekin dituen itun komertzialak eguneratzeko eskaria jasotzea lortu du EAJ-PNVk.

PARTEKATU