EAJ-PNVk adierazpen bat izenpetu du Legebiltzarrean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irunen euskararen aurka emandako epaia gaitzesteko

EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos sinatzaileek salatu dutenez, epaiak "zalantzan jar dezake sektore publikoan euskararen normalizazioan aurrera egiteko esparru juridikoa"
03 Ekaina | Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarreko talde batzuek uko egin diote adierazpen instituzional bateratu bat onartzeari, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingoaren hizkuntza-eskakizunei buruz emandako ebazpen judiziala gaitzesteko. Hori dela eta, EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek salaketa-testu bat sinatu dute, normalizaziorako bidean atzera egitea dela eta "kezka eta ezinegon" sakona adierazten duena. "Epaiak kezkatzen gaitu, duela hamarkada batzuetatik euskal administrazioan euskararen normalizazioan aurrera egiteko indarrean dagoen esparru juridikoa zalantzan jar dezakeelako. Euskal gizarteak bermatzen duen marko eredugarria".

Taldeek Legebiltzarrean irakurri dute manifestua, eta udal autonomia defendatzeko behar duen laguntza guztia eskaini diote Irungo Udalari. Ildo horretan, aitortzen dute administrazio publiko orok legitimitatea eta eskumena duela lanpostuen hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasunak ezartzeko, herritarren hizkuntza-eskubideak erdigunean jarrita". Gogorarazi dutenez, 86/1997 Dekretua, sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena, "Funtsezkoa izan da langile publikoen hizkuntza-gaikuntzan aurrera egiteko eta gizarte osoaren hizkuntza-eskubideak bermatzeko".

EAJ-PNVk aitortzen du eta bat egiten du euskal erakunde publiko guztiak euskararen erabilera normalizatzeko egiten ari diren lan eskergarekin, gure hizkuntzak herritarren egunerokotasunean dagokion lekua izan dezan.

PARTEKATU