Kirol-arrantzan hegalaburra harrapatzeko irizpideei eustea eskatu du Euskal Taldeak

Espainiako gobernuak itsasoko kirol-arrantzan hegaluzeen harrapaketak murrizteko planteatu duen proposamena ezagutu ondoren, jeltzaleek Diputatuen Kongresuan Legez Besteko Proposamen bat aurkeztu dute harrapaketa hauek ez murriztea eta arrantza profesionalean espezie horren kuotak handitzea exijitzeko, nazioarteko arautzaileak hartutako erabakian justifikatuta
01 Ekaina | Kongresua

EAJ-PNVren Euskal Taldeak Diputatuen Kongresuan Legez Besteko Proposamen bat aurkeztu du itsasoko kirol-arrantzan hegalaburra edo hegaluzea harrapatzeko irizpideei eustea erreklamatzeko. Jeltzaleek ekimen hau erregistratu dute Espainiako gobernuak Autonomia Erkidegoei helarazi dien zirriborroa ezagututakoan, zeinetan hegalaburraren eguneroko gehienezko harrapaketak murrizten baitira. Horren aurka, Atlantikoko Hegalaburra Kontserbatzeko Batzordeak (ICCAT) aurten onartu du hegalaburraren arrantza profesionalerako kuota % 12 igotzea.

Euskal Taldeak aurkeztu duen ekimenak jasotzen duenez, itsasoko kirol-arrantza kostalde osoan oso praktikatua den jarduera da, bereziki Kantauri itsasoan eta udako hilabeteetan, hegaluzearen edo hegalaburraren arrantzaren ondorioz inguruan jarduera ekonomiko handia eragiten delarik. Arrantza hau arautzen duen araudiarekin ados, 1999koa dena, kirol-arrantzera zaletutako pertsonek lizentzia berezi bat behar dute muga eta berezitasun arautuak dituena, lizentzia eta egun bakoitzeko 5 piezako gehienezko harrapaketak ezarriz. Itsasontziko eta eguneko 20 pieza dira hegalabur zuriaren, hegalabur patudoaren eta legatzaren kasuan.

Arauketa honi dagokionez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Autonomia Erkidegoei eta sektoreari helarazi diete harrapaketen muga horiek aldatzen dituen Errege Dekretuaren zirriborroa, hiru piezako gehienezko kopurua ezarriz hegalabur zuriaren kasuan eta lizentzia bakoitzeko, eta 12 unitate itsasontzi bakoitzeko. Horrekin nabarmen murriztuko litzateke harrapa daitezkeen ale kopurua.

Jarrera horrek talka egiten du Atlantikoko Hegalaburra Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak (ICCAT) hartutako erabakiarekin, hegalaburraren arrantza profesionalerako kuota % 12 igotzea onartu baitu, 2020ko 33.600 tonatik 2021eko 37.801 tonara eta hurrengoetara. Hala, eta jeltzaleek beren proposamenean adierazten duten bezala, nazioarteko erakunde arautzailearen erabaki horrek erakusten du espezie horrek ur horietan duen presentziak osasun ona duela, eta ez direla inola ere aldatzen biomasa-indizeak jolas-harrapaketengatik.

PARTEKATU