Aitor Estebanek Colonen eginiko argazkiaren errepikapena kritikatu du: “PP Espainiako alderdirik zaharkituenean kokatu da”

ETB1en egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak Escriva ministroari egotzi dio GDSren transferentziaren atzerapena, eta ildo beretik ohartarazi duenez , betetzen ez bada gaia "Sanchezen mahaira" iritsiko da
31 Maiatza | Kongresua

Aitor Estebanek, Euskal Taldeak Kongresuan duen bozeramaileak, Pablo Casadoren "gorabeherak" kritikatu ditu eta "konfrontazio" politikoan tematuta dagoela esan du, VOX alderdia lagun duela. Testuinguru berean baieztatu du hainbat alderdiren ilegalizazioa exijitzen duenarekin berriro bat eginik “PP alderdia Espainiako alderdirik zaharkituenean” kokatu da, Europan erdigunean edo erdigune-eskuinaldean kokatzen diren alderdi politikoengandik urrunduz

ETB1-en "Egun on Euskadi" telebista saioan egin dioten elkarrizketan, Estebanek era berean hitz egin du Murtzian VOX, PP eta Ciudadanos alderdien botoekin `nazioaren batasuna´ goraipatzeko onartu den mozioaz. Mozioan planteatu da Murtziako ikastetxe guztietan Espainiako bandera jartzea eta ikasgela bakoitzean Erregearen argazki bat zintzilikatzea , goizero Espainiako ereserkia jartzearekin batera. Bozeramaile jeltzaleak ironiaz esan du neurri horrekin ados ez dauden gurasoek “gurasoen betoa” baliatu ahal izango dutela. Ondoren esan du proposamena “erabat deitoragarri” jotzen duela .

Bestalde, Esteban baikor agertu da legealdiaren etorkizunaren inguruan, pandemiaren kudeaketaren ostean, "Erronka batzuei aurre egin beharko zaielako ", besteak beste, Estatuak Kataluniarekin eta Euskadirekin duen lurralde gatazkari. Era berean, bozeramaile jeltzaleak salatu egin du GDSren kudeaketa euskal erakundeen ardurapean atzeratzea, Gutxieneko Diru Sarreraren Legean jasotzen dena bete gabe utziz, iazko urrian egin behar baitzen. Estebanek Escriva ministroari egotzi dio akordioa bete ez izana, Ekonomia Itunak neurri horren kudeaketa osoa ahalbidetzen duela ukatuta. "Akordio bat dago, Legean idatzita dago, eta Escrivak betetzen ez badu Sanchezek egin beharko dio aurre ", esan du.

PARTEKATU