“Erabat bidezkoa da Frantziako Estatuan euskara aitortua, errespetatua eta sustatua izan dadila erreklamatzea”

Andoni Ortuzar Baionan izan da, gaurko manifestaldira joan den EAJ-PNVren ordezkaritza zabalaren buru gisa, Iparraldeko euskaldunei Hegoaldeko euskaldunen babesa adierazteko. Ortuzarren hitzetan erreklamazioa “ez da politikoa, baizik eta gizarte-,kultura-, eta herri- aldarrikapena”
29 Maiatza | IBB

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak bere presentziarekin erakutsi nahi izan du gaur Baionan deitu den manifestaldian, EAJ-PNV osoaren babes osoa Iparraldeko euskaldun eta euskaltzaleentzat, Frantziako erakunde publikoei euskara aitortzea, errespetatzea eta babestea erreklamatzeko egin duten manifesaldian. Lapurdiko hiriburuan izan da Ortuzar jeltzaleek bidali duten ordezkaritza zabalaren buru gisa, ondoan izan dituela, besteak beste, Peio Etxeleku Ipar Buru Batzarreko presidentea eta EBBko burukide María Eugenia Arrizabalaga. Ekitaldia deitu zuten Frantziako Kontseilu Konstituzionalak ´Molac´ deritzon legearen zati handi bat indargabetu ondoren.Lege hau Frantziako Asanblada Nazionalak onartu zuten eta, lehen aldiz, legez aurreikusten zuen Frantziako estatuko eskola publikoetan euskararen eta beste hizkuntza batzuen murgiltze irakaskuntza.

“Baionara etorri gara gaur, Iparraldeko euskaldunak eta euskaltzaleak beren aldarrikapenean laguntzeko : errespetua, aitortza eta bultzada euskararentzat Frantziako erakunde publikoen aldetik”, baieztatu die Ortuzarrek bertan izan diren hedabideei. Jeltzaleen buruaren esanetan “ez da bateragarria Macron presidenteak esan duen moduan `Frantziako hizkuntzak altxorra´ direla esatea eta, aldi berean, murgiltze linguistikoa bermatzen duen legearen kontra jotzea”. Ortuzarrek argi baino argiago utzi du Baionara eraman duena ez dela “aldarrikapen politikoa, baizik eta gizarte-, kultura- eta herri- aldarrikapena. Euskara guztiona da, mugaren alde batean zein bestean, Frantziar estatuarena ere bada. Euskara ez da altxor nazionala soilik: giza ondarea ere bada. Horregatik etorri gara Hegoaldetik, Iparraldeko euskaldun eta euskaltzaleek gure babesa eta hauspoa izan eta senti ditzaten”, amaitu du.

PARTEKATU