Ipar Buru Batzarrak salatzen du frantses Estatuaren erakundeen ezintasuna Frantziako ainiztasun kulturaren gaia aintzinarazteko

Ipar Buru Batzarraren presidente den Peio Etxelekuk deitzen du parte hartzera larunbat honetan, hau da, bihar, maiatzaren 29an, Baionan protesta manifestazioan
28 Maiatza | IBB

Molac deitutako lege proposamena gehiengo zabal bati esker bozkatua izan da, joan den Apirilaren 08an, bigarren irakurketan : 247 alde eta 76 kontra bakarrik. Neurrien artean, aintzinamendu handi bat ekartzen zuen murgiltze erakaskuntzaren onarpenean, eskola publikoetan.

Demokraziaren eza

Guretzat, ondoko konstituziorako errekurtsoa demokraziaren eza izan da. Gehiengo zabal hori bazterturik, gobernua eta bereziki Blanquer jauna, Hezkuntza Ministroak bultzaturik, errekurtso bat pausatu da Kontseilu Konstituzionalean. Errekurtso bortxatu bat, 61 deputatu izenpetzaileetan 4ek trompatuak izan direla erran dutelako. Jakinez 60 parlamentari behar direla guttienez, errekurtso bat baliagarri izaiteko. Kasu horiek ez ditu kontutan hartu Kontseilu Konstitutzionalak.

Hezkuntza Nazionalaren Ministeritzaren kabineteak lan egin du zuzenean podereen arteko banaketaren printzipioari uko eginez. Ororen buru, berak defenditu behar zuen artikulua salatu zuen aintzin!

Kontseilu Konstituzionalak kontutan hartu behar du legelariaren nahia lege artikulu bat egiten duelarik. Kasu honetan, Konstituzioaren 2. artikuluan bereganatzen du Kontseilu Konstituzionalak: «Frantziar Errepublikaren hizkuntza frantsesa da». 1992an, neurri hau harturik izan zen inglesaren eragin gero ta handiagoa mugatzeko eta sekulan ez, hizkuntz guttituak errepublika eremutik ateratzeko.

Arduradunen hipokrisi anti-errepublikarra

Usaian bezala hizkuntz guttitien gai honekilan, arduradun politiko batzuen hipokrisia mail handienean da. Hizkuntz horiek hilzorian daudelarik eta egun guziz neurri gero ta azkarragoak behar dutelarik, emaitza betikoa da: itxurazko hitzaldi ederrak eta azpiz, maniobrak egoera okertzeko. Balore errepublikarrak eta bizikidetasunaren izpiritua goraipatzen ahal dituzte arduradun hauek. Beren jarrera guztiz kontrakoa da. Askatasun, Berdintasun eta Anaitasunaren kontrakoa. Beren hipokrisiak arduragabeko tentsioak dakar. Hizkuntza bat ez da konzeptu abstrakto bat sentimendurik gabe. Bizi da hizlari batzu badirelako, emazte eta gizonen barne zati mespretxatu bat.

Frantziak eta bere erabakitzaileek onar lezakete munduan zehar, Frantses Lizeoen murgiltze sareak, bizi dezan horrelako kontrako jarrera bat ? Segur danik ezetz. Bestei ez egitea berarentzat nahi ez duguna. Erranaldi horren oinarrian izan beharko lukete bizikidetza eta gizarte kohesioa bilatzen dituzten erabaki politikoak.

Euskararen berpiztearen itxaropenarekin bururatzea

Prozesu honen bukaeran, murgiltze erakaskuntza sistema, eskola publikoetan konstituzioarekiko bateraezina da omen. Seaskak eta Erakaskuntza katolikoak biziarazten duten murgiltze erakaskuntza pribatua ere zalantzan da. Beraz, hizkuntz horietan hizlari berrien sortzeko tresna nagusiaren kontra hartzea da. Beraz, haien berpiztearen itxaropenaren kontra jokatzea da.

Konstituzioaren 2. artikuluaren erreforma abiatu behar du Macron jaunak

Begiratzen delarik gertakarien egutegia, badirudi oso ongi koordinatu dela Macron presidentea Hezkuntza Ministroarekin, murgiltze erakaskuntzaren kontrako eraso hortan: Presidentearen esku dagoen legearen baimentzeko epea muturreraino eramaitea, errekurtsu baten egiteko gisan, epe muga hori gainditu baino oren batzu lehenago, LREMeko diputatu batzuen sustengu bortxatua bada ere, 60 parlamentarien muga gainditzeko, errekurtsoa baliagarri bihurtzeko, Kontseilu Konstituzionalaren erabakia ondorengo lege kasik hustuaren baimentzea, presidenteak eztabaida arrabultzatzen ahal zuelarik.

Macron jaunak dion bezala, aipatu herrialde hizkuntzen alde bada osoki. Frantses Errepublikaren Presidentea bezala, blokatzen duen Konstituzioaren 2. artikulua aldarazi behar du. Horrek dio «Errepublikaren hizkuntza, frantsesa da». Aipatu herrialde hizkuntzak argiki onartuak izan beharko dira, Kontseilu Konstituzionalak ez dezan irakurketa hertsi bat egin. Bere formakuntza politikoaren diputatuen lasaitzeko itxurazko diskurtso ederren bukaera izan behar da. Ondorio gabeko erreforma konstituzionalen bukaera izan behar da. Orain, egiazko neurri eraginkorren tenorea heldu behar da.

Protestaldi mugimenduarekin bat egiten du EAJ-k eta deitzen du manifestaldira, larunbatean, Baionan, arratsaldeko 4etan, Lauga gelaren aintzinean

Beraz, EA, Hegoaldeko lehen alderdia, Hego Euskadin euskararen salbatzeko aktorea, bere ofizialtasuna lorturik 80 urte hamarkadan eta Ipar Euskadin, hizkuntz politikaren bultzatzailea (EEPren diruztatzea Eusko Jaurlaritzaren gandik) mobilizatzen da eta deitzen du manifestaziora bihar.

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasiko dute heldu den urtean Ipar Euskadiko ikasle batzuek

Europar eremuan libroki mugitzea eta Ipar eta Hego Euskadiko mugen gainditzea errealitate bat bihurtuko da Euskal Herriko unibertsitatean ikasi nahi duten ikasle batzuentzat. Bernat Etxepare lizeo ikastolako gero ta ikasle euskaldun gehiagok euskararazko kurtsoak jarraitu nahi dituzte, Hego Euskadin.

Espaniar Estadoko unibertsitateetan sarteko antzineko selekzio bat bada. «Atzeritar» ikasleek beren ikasgaien baimena lortu behar dute Espaniar Hezkuntza Ministeritzatik. Frantziako Batxilergoaren erreforma baten ondorioz, bi ikasgai garrantzitsu: matematika eta biologia, etzuten gehiago hoomologaziorik, programen aldaketak oso ttipiak baziren ere. Homologazio horren gabe, askoz zailago zen sartzea hautatu unibertsitatean.

Lurralde osoko hautetsi jeltzaleen arteko lan eta harremanei esker eta EAJk mail gorenean egin mugimendu baten ondorioz, egoera desblokatu da, ia ondoko sartze unibertsitatearentzat. Josune Gorospe, deputatu jeltzaleak, Madrileko deputatu ganbaran, bere poza publikoki adierazi du. Beraz, ikasle hauek hautatu duten unibertsitatean sartzeko urratsak egiten ahalko dituzte.

EAJk Ipar Euskadiko ikasleei gogoa eman nahi die beren ikasketak jarrai dezaten Hego Euskadiko unibertsitate batean, kulturalki aberasgarri litaikeelako, baina ere, tokian berean, nahi badute, lan baten atsemaiteko parada ukanen dutelako ekonomia dinamiko batean.

PARTEKATU