Luke Uribe-Etxebarriak euskarari prestigioa ematea eskatu dio RTVEri

Erakundeko presidenteari esan dionez, erabilerarekin ez ezik, programazio orokorrean kultur agerraldi desberdinen berri emanez ere prestigiatu daiteke.
Luke Uribe-Etxebarriak euskarari prestigioa ematea eskatu dio RTVEri IKUSI BIDEOA
27 Maiatza | Senatua

EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak RTVEko kanal ezberdinetako programazioaren bidez euskarari prestigioa eman dakiola eskatu dio Erakundeko presidenteari. Erakunde publikoaren kontrolerako Batzorde Mistoan gaur egindako agerraldian, ordezkari jeltzaleak José Manuel Pérez Tornerori esan dio, erabileraren bidez ez ezik, "beste hizkuntzetan ere prestigioa eman dakiekeela hizkuntzei; programazio orokorrean euskaraz dauden adierazpen instituzional, sozial, kultural, literario, musikal eta artistiko ugariei buruz ere hitz egin dadila, gure hizkuntza propioa hobeto ulertzeko bidea delako".

"Gorde beharreko Europa mailako balorea den Kultura eta hizkuntza aniztasuna babesteko" egin du eskaera senatari jeltzaleak, "betiere interes informatiboaren, gaurkotasunaren eta profesionaltasunaren arabera", zehaztu du Uribe-Etxebarriak. Ildo beretik, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan euskarazko emisioen denbora luzatzea eskatu du, lurralde zentroetako albistegien bidez, eta, horretarako, "garrantzitsua da bi lurralde zentro horietako profesionalei beren lan profesionala euskaraz egin ahal izateko eskatzen duten prestakuntza ematea".

PARTEKATU