EAJ-PNVk elkarreragingarritasun ereduaren alde egin du, egungo espediente judizialei eta kudeaketa prozesaleko sistemei dagokienez

Imanol Landak integrazio-eredu zentralizatu baten aurrean datuak trukatzea errazten duen ereduaren alde jeltzaleek duten jarrera helarazi dio Justizia ministroari.

EAJ-PNVk elkarreragingarritasun ereduaren alde egin du, egungo espediente judizialei eta kudeaketa prozesaleko sistemei dagokienez 27Maiatzak
2021
2021 MaiatzaK 27 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Senatuko EAJ-PNV Taldeak egungo espediente judizialen eta kudeaketa prozesaleko sistemen arteko elkarreragingarritasun ereduaren alde egin du. Juan Carlos Campo ministroak 2030erako Justizia Plana aurkezteko Senatuan egin duen agerraldian, Imanol Landa EAJ-PNVko senatariak jeltzaleek eredu horren alde duten jarrera helarazi dio. Eredu horretan, informazio-sistemak eta haien prozedurak gaitzen dira datuak partekatzeko eta informazioa eta ezagutza trukatzeko, integrazio-eredu zentralizatuaren aurrean. "Euskadi eta Estatua justizia administrazioaren modernizazio teknologikoan batera ibil daitezkeela uste dugu, bakoitzaren eskumenak erabat errespetatuz", esan du Landak.

Bestalde, Estatuko Gobernuak osasunari buruz egin duen judizializazioa aurpegiratu dio berriro, izan ere, "nahitaezko legegile" papera helarazi dio Auzitegi Gorenari, Gobernuaren Lege Dekretuari jarraiki; gomendio horren konstituzionaltasuna "zalantzan jartzen du auzitegiak berak, botereen banaketaren printzipioaren balizko urraketan oinarrituta". Landak deitoratu egin du Exekutiboa "ulertezina den jarrera tematia" izatea, alarma estatua ez luzatuz, "aldebakartasun ariketa batean, etengabe aipatzen duten gobernantza partekatuaren kontzeptua zalantzan jartzen duelako", baita "autonomia erkidegoei pandemiari aurre egiten jarraitzeko beharrezkoak diren osasun neurriak bermeekin hartzeko segurtasun juridikoa eta ziurtasuna emateko legegintza-jarduerarik eza" ere.

Justizia ministroa bertan zela aprobetxatuz, Landak EAJ-PNVren iritzia azpimarratu du Kataluniako arazoaren inguruan, eta, hori konpontzeko, "lehen urrats gisa, preso politiko katalanak askatzea" eskatu du. Senatari jeltzaleak Kataluniako gatazka judizializatzeak ekarri duen akats larria salatu du; izan ere, "izaera politikoa du, eta, beraz, Kataluniako erakundeekin elkarrizketa demokratikoan irekitako tresna politikoetatik eta Kataluniako herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen errespetutik landu behar da".

Interesatu Zaitez